inprimatu
Zein-leinka
Izenburua:
Zein-leinka
Sinadura:
Evgeni A. Evtushenko
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago
Evtushenko, Evgeni A.

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1985-1986
Orrialdea:
305

Zein-leinka

 

E. Entuchenko

euskaratzailea: Igotz

 

 Artzaiñak iñoen: «Galilei au

 galgarri da, ta eztau zentzunik»;

 baiña, aldiak adierazten dauanez,

 zentzungea jakitunen izan beti.

 

 Aren adin-kide zientzilari bat

 etzan a baiño zuur-zorrotz-ezagoa.

 Ba-ekian bai lurra biraka dabillena,

 tamalez alan beak sendia janaritu bear.

 

 Eta bere emazteaz zein-lenagoka astean,

 bere fede gaiztoa burutu ondorean,

 uste eban zein-leinka, lasterka ebillela

 egiazki laster ori ondatzen ziardula.

 

 Lurbiraren izatez konturatu nairik

 galzori oroz Galilei soilki jarri zan aurrez,

 eta gizon aundia izan zan... Arek bai egin

 ebala lasterra! Ari bai ulertzen jako!

 

 Dagigun, ba, oiu «gora zein-leinka»

 Shakespeare eta Pasteur'ek,

 Newton eta Tolstoy'k egin

 ebenaren antzekoa baldin bada.

 

 Zergaitik ete ebezan basaz estali?

 Talentua talentu dozu gaitzez erasi arren.

 Gaitzesten ebenak aspaldi dira aantz-zulo,

 baiña nok ez ditu gogoratzen gaitzetsiak?

 

 Gorantz igon nai ebenak egazean,

 koleraz il ziran osagilleak:

 zein-leinka egin eben guztiak!

 Eta nik begi-aurre arein lorratzak dodaz.

 

 Fedea dot arein fede sagaratuan.

 Fede onetan datza, bai, nire kemen guztia.

 Nik neuk be zein-leinka egiten diardut,

 berau egin nai ez dodalako, ain zuzen.

 

 


inprimatu