inprimatu
Lur santuetara erromes
Izenburua:
Lur santuetara erromes
Sinadura:
Karol Wojtila
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago

Wojtila, Karol

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1985-1986
Orrialdea:
297-303

Lur Santuetara erromes

 

Karol Wojtyla

euskaratzailea: Aita Onaindia

 

1. Olibete mendia

 

 Lur apur bat, osto artetik ikusia,

 sasi artetik legez, aldiak zear.

 Ur-zear be, bai, aitz-arrakalak egiteko

 kaliza baten barrena bete daroana.

 Lur apur au, begira zagoz oindiño?

 Edo-ta neuk bakarrik sortzen ete?

 

2. Judea'ko basamortua

 

 Lur au eder dala esatea, ezta errez.

 Odeietan dau galtzen arkaitzaren amilalde baltzak.

 Aizea ta euria gurutzatzen berebillak.

 Alperrik zabiltz berde pizkaten billa.

 Urrun joan ziran gizonak. Ezin emen bizi.

 Eta Zu eldu zintzazan ona, ain zuzen be,

 eta ez lur oneri eder zala esateko.

 Ez dau zer-ikusirik lekuak. Jentea da

 billatu bear dozuna.

 Aurkitzeko barriz bera dagon lekura joan bear,

 aurkitzen dan lekuan billatu bear.

 Zuk jakin dozu ori aukeratzen.

 Lur oro eltzen da lur bakar ontara

 eta au ikutuz bizitz-lur biurtzen...

 Eta oro egin oi da beti-beti

 Dana dan Agaitik.

 Ementxe bakarrik egin zan

 Dan Aren eta lurraren arteko aurkitzea.

 Sorkuntza deritxogu

 aspaldi dala jazo zan orori,

 eta baita jabetza be.

 

 Noberena lez zerbait aurkitzea da,

 eta berau biziaz betetea.

 Alkar aurkitzeak ez dau adierazo nai

 zerbait eskuaz ikutzen danik

 (Zu ezin zaitu iñok ikutu),

 ezta soilki bat bizi danik be

 (zer gure bizia zureaz kideturik?);

 aurkitzean ar-emona dago bakar-bakarrik

 (bai ar-emon sendoa!),

 izan eta ez-izanaren artean egotea baiño,

 jaiotzaren eta usteltzearen artean nunbait.

 

 Olan zuk, lur, lur askoren arteko,

 ar-emona zeunkan usgunean, eta bizi ugari...

 Olan lotua zengozan zu, eta loturik zagoz.

 

 Oi aurkitze-lur, lur bakarra!

 Oro egiña izan dan lurra,

 Dan Ari bizia emon zeuntsona.

 Baiña ezin dautsazu esan: «Ederra zara!»

 

 Banatzearen aste bat dago aurkitzean.

 Ez gara alan be bananduko lur ontatik

 Dan Agandik banandu ez gaitezan;

 lur au amaituta be, Ak izaten jarraituko.

 

 Jaioz gero ez dago iñolaz be banantzerik.

 Aurkitzeaz amaitzen dan banantzea,

 ezin daiteke amaitu jaiotzeaz.

 Jaiotzeak ez dau azkenik, ez banantzerik.

 

 Oi lur, agertu-barri zarean lur,

 Dan Aren lur,

 gure Aitaren lur!

 Gu jaio gintzaneko akitua,

 zugan ez dakusagu bustirik ez ederrik.

 

 Gaztetan be etziñan izan pizgarri ta eder;

 baiña, ori bai, bazter atsegiñak zeunkazan.

 

3. Kidetasunak

 

 Bazter oneitaratzen naz (ez dira lengoak, ba-dakit).

 Emen ditut merkatariak ikoak saltzen.

 Or mutikoak argazkiak eta silluak

 zelofan-ingiz inguraturik eskinka.

 Dei dagitzue dendetatik zintzur-abotsez.

 Itzen bati oratzen italieraz, ingelesez,

 eta polakeraz era berean.

 

 Bazter oneitaratzen naz. Gora aundikoa

 dozu tokia, leku sagaratua baita.

 Tokiz aldatu ziren arriak,

 koska, goibe ta makur-uneak bete zituen,

 arek andik ona joan ziran oro.

 Antxiñakorik ez da geratzen pikor bat bera.

 Kidetasuna, alan be, ez dago onetan;

 daukanetik kidatzen jatzu lekua.

 

 Zuk zeure begitu ederrez bete zenduzan

 tokien billa nabilkizu ni.

 Ez nator eurak eskuratzera,

 nire utsa eurak bete dagien nator.

 Amaika bider eraldatu bear

 Zuk zerbait neurea izan zedin

 asieran zeurea hakar-hakarrik izan zana!

 

 Arek ezagun izan eban leen-tokia

 etzan azaleko lekua, bere amaren

 sabela izan zan! Oi, oldoz al ba'leu arek,

 Nazaret'eko arriak, ni gaiñetik igaroz,

 noakien arri areik, berak be oiñakaz

 ikutzen ebazanak dirala,

 mundu ontan Zu zengozan toki bakarra zala!

 Zugaz aurkitze bat izango litzateke zure

 Amaren oiñak ikutu ebezan

 erlaste zapalen barrena.

 

 Lurreko lekuok, Lur Santuko lekuok

 emen barruan, neure baitan,

 ez dakit zuok zelan ezkutatu.

 Ez dakit zelan zapaldu zuok, ezin dot:

 belaun-makur jarri nai dot zuon aurrean.

 Ziurrago jat olan aurrez egitea.

 Belaunak lurrean ixil dot jarraitzen.

 Neure zerbait geratuko jatzu, oi lur!,

 neure ixilla geratuko jatzu. Eta bitartean,

 barru zaroadaz zeu lez izan nadin

 testigantzaren leku.

 Ba'noa, lekuko lez ba'noa,

 testigutza egitera noa

 millaka urteetan zer jazo dan iragartera.

 

 Tokien kidetza ez dozu gero

 arrien kidetasuna bakarrik,

 etxe orpo, suete oiñarri, oxin-orma

 (oi Siken'go oxin,

 Jakob'en egunak ezkero,

 samaritarraren egunak ezkero, gaur arte!).

 Ez, ezta bazter eta lurraldeen kidetasuna

 begien aurrean edegi oi jakuna.

 

 Bazter naz ni be ta ikuskizun ontan

 alkar aurkitze bat daukagu.

 Ez noa arriengana, izpazterrean lurra legez,

 gizonaren begi-aurre zabaltzen diran

 lurralde ta bazterretara baiño.

 Itxasoa lur-barne sartu oi danez,

 ikuskizuna olaxe begiz sartzen gizonari.

 

 Ez nabil arriengana,

 etxearen orpo,

 kalearen kaltzada,

 suete-azpi, santua dan

 alderdirantz nabil, toki sagaraturantz.

 

 Tabor mendia, goi-erpiñetik,

 ikuskizun bakan. Galilea

 gorantz doa apurka kutrillo bakotxean,

 gizonaren izerdiz landua,

 kibutz bakotxean; au obeto agertzen

 gaba jaustean, tximistargia ikuspegia

 argiz beteago ixioturik jartean.

 Or ondotik puzka aize-bolada otza;

 bakarrik nau emen izten, eguna itzaltzean.

 

 Genesaret itxas-egalak. Emen naz aurkitzen

 Kafarnaum, Betsaida, Magdala'n. Arri batzuk

 jasoten dodaz leku bakotxean, eta egunen baten

 Notek ibaiko arrantzaleren baten

 esku nekatuan ipiñiko ditut.

 Sartu ta urten, arnastu; aren eta onen tokiak

 bakotxagan dagoz lurrean bertan baiño geiago.

 

4. Zugatz bat

 

 Leku ontara eldu zan Abraham bere ibilliz.

 Abraham, aurkitzen gurenaren gizona (tres vidit et unum adoravit).

 Toki oneitara edegi zan aren barru aurkitzea.

 Lur osoa Lur biurtu zan onetara,

 au da, egoitza. Abraliam, aita, onen leiñutik

 erneko da Adan barria.

 

 Eremuan zear etorri bear da toki oneitara.

 Abraham janari billa ebillen basamortuan,

 bere barru eremuan ikusi eban zugatz bat

 (tres vidit et unum adoravit)

 eta Aregana zuzendu zitun bere urratsak.

 Zugatz orritsua!

 Zure gerizpeak babes beiz gizasemeak oro,

 abereak eta landareak!

 Erri osoak

 jarraitu bear dauz Abraham'en urratsak.

 Gaur egazkiñak —«Arabic airlines»— dagie

 bide arloa ordu bian. Uxa ete dogu

 urruti joan-nekea ta lur elkorretik urrin,

 larre-sail lantzar etzetik iges egitea.

 Urruti lagako dogu Sinai igarotean,

 baiña bulartsu joan ziren oneik,

 eta zuzen, mendia aurkitzera.

 

 Lur, lur, erantzun betiko jakituri!

 Aurkitzearen lekuak, eremu izatea lagarik,

 atseden-leku —oasis— izan bear dau.

 Loratu bearra dau gizasemeak

 zure etortearen zantzuaz oartzean.

 Zatoz eta ekar eizu zeugaz udabarria,

 gizonarentzat!

 

 Alda zaitekidaz, bear bada,

 joanean geratu ziran errietaz,

 eta etorkizunean loratuko diranetaz? Alda ete daikegu toki loretuen truk

 gurutzea tinkotu zan mendi kaska-motza? Basamortu zear etorren leku oneitara

 erria.

 

 Aurkitze toki guztien artean,

 auxe da azkena ta bakarra.

 Munduak ezingo dau iñoiz beragandik alde egin.

 Munduaren sendotzaren tokia dozu.

 Gizona ezin da urietan soilki loraz jantzi,

 etxeak, zugatz edaburuak baiño garaiagoak

 aspaldidanik jaso ziren urietan aurki.

 Berriro dator sukalde bako jentea

 Lur au arri biurtzen, Gurutzeari esker.

 

 Aren aztarnarik ez da gelditzen.

 Gurutzea eraiki eben aitza be ezta ikusten.

 Azken zentzunera gauza guztik

 erne ziran lekutik ur-urre,

 bein-beiñeko etxeak jaso dabez.

 Eraskin etxagintza, ta aldi adierazle.

 Zati ta itxura oro osotasunean argitzen.

 Osotasunaren lekua auxe dozu,

 aurkitze guztien egoitza

 eta gizaseme guztiena. Leku ontatik kanpo,

 sukalderik ez dauken gizasemeak dituzu.

 

 Gizona erne, azi, loratu da egiten urietan;

 uriak barriz gizona uxatzen, eta egun baten

 sukalde barik da geratzen, eta nai-nun

 aterpea billatu daroa, eraskin etxagintzan

 naiz oraintsu asmaturikoan egokitua.

 Uri bat jalgi oi da, alan gertatuz,

 baiña orrela be, barren illunean,

 idoro oi da zentzun barriren bat,

 azalera datorren sorburuko ura iduri.

 Gurutzea biurtu jaku guri

 Jakob-en oxin sakon.

 

5. Barne-tokia

 

 Zugan daukot nik tokia. Zurea nigan dagonez.

 Gizaseme guztiena dozu toki bera.

 Ni, beraz, ez naz baztertua somatzen.

 Askotuz noa, alan be, bakarrik eta bakar.

 Gurutzea da. Ementxe jasoten zan.

 Askotze au -eta ez gitxitzea- ezkutu bat dozu,

 Gurutzea da, ur-lasterraz goiti. Beroni esker,

 zenbakiak bazter-azo oi dira Gizonaren aurrean.

 

 Zelan eldu ziñan Gurutzera? Zelan al izan zenduan?

 

 Mailladi batetik jatsi gintzazan, arro,

 ormean zear zuloturiko bidetik.

 Orduan aldatz-beera jatsi ziranak, gelditu ziran.

 Arlosa bat dago orain ezaugarri.

 Gantzukiñak ipiñi ebezan zure gorputzean

 eta obi barruan laga eben.

 

 Tokia jadetsi zendun lurrean zeure Gorputzarentzat.

 Eta kanpoko lekua barrukoz aldatu zenduan

 au esan zenduanean: «Ar danok ortatik».

 

 Ni erromes etorri nintzan lur ontako

 bazter guztietara dizdiz dagizu barru-tokiz.

 

 Gizaldiak dirala autatu zendun toki au.

 Berton emon zaroadaz,

 berton onartu naroazu.

 

 


inprimatu