inprimatu
Bakardadetik
Izenburua:
Bakardadetik
Sinadura:
Jose Mari Aizpiri
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aizpiri, Jose Mari

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1984
Orrialdea:
229

Bakartadetik

 

Irabaltza

 

 Bakartade ontatik

 beti nere soa

 zugana dijoa.

 Nik ez dakit zergatik

 zeran itxasoa

 neretzat gozoa.

 

 Udara irixtean

 zugana urtero

 nator maitekiro.

 Uretara sartzean

 nabil aundikiro

 nolako ozgiro!

 

 Egun guztian nabil

 beti jolasean

 arraiñen antzean.

 Ur-sakonetik urbil

 zugaz solasean

 olatu artean.

 

 Olatuen oroitza

 utzirik atzean

 urak epeltzean.

 Beste asko dabiltza

 or, nere antzean

 jolasten ur-pean.

 

 Egunero bi aldiz

 gora eta bera

 da zure jokera.

 Naiz udan egin bero

 beti berdin zera

 idortzen etzera.

 

 Sarri esaten dizut

 eder zera dana

 ator neregan!

 Benetan maite zaitut

 ur guztien ama

 itxaso laztana.

 

 Bakartade latzetan

 zugaz naiz oroitzen

 gaixorik bizitzen.

 Orain itxas-uretan

 azurrak sendatzen

 kresalez asetzen.

 

 Nere nagiak kentzen

 zure aparretan

 goiz arratsaldetan.

 Ez naiz iñoiz aspertzen

 ibiltzen uretan

 egualdi baretan.

 

 Apar txiki artean

 dabiltzaz umeak

 ondarrez beteak.

 Bata besten gaiñean

 naiz izan nasteak

 pozkiro maiteak!

 

 Unean itxasoa

 pakez zegoana

 urratu da dana.

 Ipar aize gozoa

 jainkoak emana

 eldu da nigana.

 

 Beroaren aizea

 izan da bakarrik

 ez dauka indarrik.

 Igai aldi luzea

 naiz egin bearrik

 ez daukat bildurrik!

 

 Nolako giro ona

 emen ur-ertzean

 eguzkia artzean.

 Jarraian zoriona

 nere gorputzean

 uretan sartzean.

 

 Zuk ematen didazu

 bizitzeko poza

 ta, nik nola goza!

 Neretzat gorde ezazu

 itxastar babesa

 zorion amesa.

 

 Ortzi zuri azpian

 itxaso urdiña

 amestien diña.

 Edertasun guztian

 nere ba-ziña

 ai, zer atsegiña!

 

 Uste gabean zaizkit

 egunak igaro

 gozatuz oparo.

 Itxasoa ba-dakit

 noiz dezun on-aro

 maite zaitut oro.

 

 Zugaz oroituko naiz

 emendik joatean

 an, bakartadean.

 Betiko poztasunaz

 alkartu gaitean

 urrengo urtean.

 

 


inprimatu