inprimatu
Labe-aldi errea
Izenburua:
Labe-aldi errea
Sinadura:
Agustin Beloki
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Beloki, Agustin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1984
Orrialdea:
152

Labe-aldi errea

 

Usarragazar

 

 Euskera;

 Aberri-arnas,

 erkide lagun,

 oianeko baso mutil,

 aberri maiorazko

 jatorra.

     Odol bereko giza multzoen,

 leen aozabaltze mutuan...

 ulerbide izateko

 autatu induten mintzagai

 bakarra.

     Noiztik ote...?

 zenbat milla urte...?

 —gizonak etzekik! —

 betidanik alaiz mendi-arte ontako

 errege?

 Ez? Agian bai...?

 nola nai ere, ez gaituk berdin,

 arrazaz, erriz eta odolez, bañan...

 Euskera!

 ik bereizten gaituk geien,

 bear bada aldiaren asieratik?

     Nik uste baietz.

 Somatzen aut,

 aldia bera bezain zaar,

 erria bezain erri,

 izadia bezain eder,

 igatik duk arraza bat,

 euskalduna,

 ik damaikiok izen erri bati,

 Euskalerri.

     Erkideen biotz muñean

 landatua,

 lur zailleko landare,

 ekaitz, izotz, legorte,

 gaindituaz beti ere,

 belaunik belaun beinda berriz

 errotua.

     Ire erromes-bide aski neke gaitza,

 zenbat, gozo mikatz, gazi geza...

 alaz, eldu aiz gure aldi-ari

 ontara:

 zer lotsa!

 geurekeri utsez

 ao-xuri, gizatxar antzo,

 amarretik zortzi mutu,

 beste biak,

 txakurrak saieskia bezela abilte,

 tira ta tira,

 urratuaz ire ta Ama-lurraren

 zil lotura.

 

     Ekaitzpeko arkaitz bilutxia dirudik,

 Ama galduriko aur negartia,

     Ez autenak ez autelako,

 autegunok zabarkeriz,

 bozo-ilko mugarri ondoan ago

 nolakoa! galdezka gu...

 ta i... azken ezkillak

 noiz entzungo.

 

     Urren belaunak, miazkatuz,

 gozatuko aldik, labe-aldiko erreko

 orain semeok egiñiko

 zauria.

 

     Ale dedin ots...

 ala dedin, nai diat idatzi,

 aurrei esan, biotzean itxatxi,

 i ez aizela sokatirako ari,

 ezta ere,

 kutxan gordetzeko pitxi,

 mintzaira dala iretzat

 ore-opil

 itxegiñaz bakarrik dukala bizi.

 

     Ni ziur nagok,

 lortuko ditek

 itzegin, edertu, ta jasoko aute,

 iraun dezakan,

 kantauri itsasoa

 Aberri mendiak

 erri zaar au,

 ire betiko lagunak

 dirauten

 arte.

 

 


inprimatu