inprimatu
Maitasunaz
Izenburua:
Maitasunaz
Sinadura:
Aitzibar
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aitzibar

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1984
Orrialdea:
146

Maitasunaz

 

Aitzibar

 

 Orduak tantaka

 ilunabar ez zen zelai oparoan

 landro usainean bildurik

 lur busti berria

 bizitzea dut neure obra nagusia

 desioak

 elur beroa ari du

 zelai oparoa den zure sabeleen

 bihotzak eten

 mailuka

 bihotzak beldurrak

 nihibai

 zuzutabe horren kontra

 aparra haserrez

 borroka bigunean

 oroimena inoizko menderen batetan ahantzia

 uso bi zuri harroak

 zorabioa

 leher zoria

 lots xamur estalia

 eta zure linea puztean laztana

 ene eskuak hegaka

 zure azalean eguzkia atzeman nahiean daldarrez

 denbora tantaka

 gure ondotik zankutsik igaro

 ez dakigu nora.

 

 Ez didazu

 maite

 ezer eskatzen

 eta

 

 bihotzari

 esperantza josi nahi izan diot

 

 eta neure kezka eskini

 munduari

 

 hitza apurtuko dut oihuka

 

 inork ez bezala maite zaitudana

 sinistu nahi dut

 

 ametsaren ihartze lausotua

 

 urdina biok bakarrik

 biok urratu beharra

 

 gaua kantari ari da

 nik asmaturiko azken poema

 

 eta inork ez dit ezer eskatzen

 maite.

 

 Etzanik

 zure iztarren urezko erritmoa

 luze eta zabal

 guztiz etzanik

 itsaso

 zeru estalpe honi

 buruz buru

 begirahauts hura haize nauzu bilakatu

 ene gorputzarekin batera

 ehortzi nahi zenduen amodio ekaitzak

 jarraituko zaitu

 ta nigan izanen dira

 haizeak biluztuko dizkizudan

 bular labur

 arnas

 neke

 guztiak

 zuk betea nedukan bihotzak

 gainezka egin zuen

 zeure egin zenituen ene eskuak

 ene musuak

 zugan

 urtu

 haize itsaso zeru besarkada honetan.

 

 Eta

 eta

 ezin nintekean

 enamora:

 maitasunagan

 sinistea!

 

 


inprimatu