inprimatu
"Nere eun oberenak"
Izenburua:
"Nere eun oberenak"
Sinadura:
Orixe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ormaetxea, Nikolas

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1984
Orrialdea:
133

Nere eun oberenak

 

Orixe

 

         Emen dituzu, euskal olerkari aundi baten azken-poesi-lanak. Bein

 —aurten 25'garrenez ospatzen dugu— emen Larrea'n Olerti-Eguna zala-ta, Orixe'k

 27 orrialdeko —makiñaz idatzita— idaztiño bat ezarri ta eman zidan, esanez:

 «Emen duzu, Aita Onaindia, olerki-morkoxka au, "Nere eun oberenak" deritzana».

 Eta ementxe daukat idaztiño ori, erliki bezela. Etzion amaia ezarri bere

 asmoari, Jaunak aurretik berera dei egin ziolako. Nai zitun eun oietatik

 bederatzi utzi zizkigun. Onek dakusagunez, gure Orixe, Jainkoak eraman zigunean

 ere, lanean ari zan gogotsu, olerki lanean ain zuzen. Ark bai euskal griña!

 Izpillu bikain guztiontzat!

         Auñamendi'k 1972'an, Orixe'ren «Euskaldunak poema eta Olerki guziak»

 argitara aurretxoan nik adierazi nion, argitalpen ura prestatzen ziarduan J.I.

 Goikoetxea, «Gaztelu»-ri, nola neuzkan nik Orixe'ren azken olerki batzuk, nere

 ustez, azkenengoak ziralako, iñoiz eta iñon argitaratu gabeak. Etzidan

 jaramonik egin, bere lana aurreratua zeukalako bear bada.  Eta ez datoz

 esandako bilduma oso orretan.

         Oietatik batzuk, iru bat edo, «Olerti»-n dauzkazu, baiña gaiñerakoak ez

 dute oraindik argirik ikusi. Idaztiño ortan dator azken poesi oieri ezarri zien

 sarrera ere, lau orrialdekoa. Onek argiro adierazten digu, Orixe'k, poesi

 arloan bereziki ainbat lan eder osatu ondoren, nolako pentsamentuak zebilzkan

 bizitzako azken-aldian. Idazkeraz ere berak utzi zituan bezela dauzkazu

 olerkiok.

                                                                           A.O.

 

NERE EUN OBERENAK. (EBANGELIO'TIK)

 

         Nere bizi guzian bertsoen etsai izan naiz, ozenki esateko, beintzat,

 ez, kantatzeko. Oraiñarte egin ditugun bertsoak nekagarri dira. Zergatik?

 Edozein mugimentu edo ritmoartzen dala ere, doiñu zurrena edo berdiñera iotzen

 baitute (al tono recto).Batez ere, erdal-kutsuzko indar-azentuz irakurtzen

 ba'dira. Eguneroko izketa arruntak, igikera edo ritmoaaldatsugo du ta ederrago,

 neurtitzik ederrenak baiño. Nik bertsotan gaitzesten dudana, mintzoa bakarra

 da; bestela, neurtitza geiago lantzen da ideiari dagokionez, eta orregatik,

 bertsotan gauza asko daude obeki esanik izketa askatuan baiño. Alde ontatik ez

 naiz bertsoen etsai; baiña zail da bi gauza auek elkartzen: esan-bearra ta

 doiñua. Ez ote ditezke elkartu oraindaiño baiño geiago, euskeraz beintzat?

         Nik asmatu dudan igikera edo ritmoa —latiñaren antzera— izketa arrunta

 dirudina da. Nere bertso auen silabak bapanatu nai ba'dira, ez dira berdiñak

 izango: amabost silabatik emezortzira bitartea izango dute. Euskerak iru

 silabako itzak biziro ditu maite, ta ortaz baliatuki, sei-etena artzen dut

 oiñarri, bosteko ta laukoarekin ere naste, ederki sartzen baitira mugimentu

 berean. Beraz, seiko oyek derama mugimentua, usuago erabiliz nabarbentzen

 baldin ba'da.

         Bi silabako itzetan, edo bakarrean ere, bakar orrek azentu bikoitza

 baldin ba du, bi azentu erauntsi gertatzen dira: perispómenosedo bizkarduna, ta

 perispómenos supinusedo magalduna. Gergorianoz esan, clivis, podatus ( ), ( ).

 Bi ontatik nekez ateratzen dira gaztelanizko bertsoak, eta azentu indartsua

 dala bide, zurrunago ta lotuago gelditzen dira.

         Beste lau azentu-mota ba ditu euskerak iru silabako itzetan:

 scandicusedo zurubi-gora, climacusedo zurubi-bera, torculusedo bizkarduna, eta

 porrectusedo magalduna, gergori-kantak bezalaxe:

                 a-di-zu (scandicus),

                 non-go-à zera? (climacus),

                 gizóna (torculus),

                 gizòna (porrectus).

         Lau silabako ta bestekoek ere, gorabera oriek artzen ditute.

                 Sic te, diva / potens Cypri,  (lau ta lau)

                 Sic fratres Helenae/lucida sidera.  (sei ta sei)

                 Ate gorri / zurezkoa, (Lizardi)  (lau ta lau)

                 zoazte iradu / urrundu bearka (Lizardi)  (sei ta sei)

         Bostekoa seikoarekin, errezago besterik ez:

                 Aequam memento / rebus in arduis          (bost eta sei)

                 Ta zuek nora? txoriok, saldoka...  (bost eta sei)

         Bertso auek ongi egiten ba'dira, —ba-dute neke prosaismo'ra ez

 erortzeko—, punturik edo rima'rik ez dute bear.

         Asi nadin, bada, bertso au saiatzen. Orra, irakurle, nik pentsatu gabe,

 bertsotan ari naiz. Musika onekin aztuko zaizkigu puntu ta bertsoak.

         Oraiñarteko bertsoak begientzat egiñak dirudite, ez belarrientzat.

 Zertako beti, bertsoak oinbeste silaba, koplak oinbeste bertso, ta osoak

 oinbeste kopla? Eta zertako lerro laburretan ipiñi? Ez al litzake obeki, prosa

 bezala eman, aurrenean mugimentua nola dan adierazi, eta aldatu bear baldin

 ba'da, aldian aldian deitu, musikan egiñ oi danez? Belarriak iritzi bear dio

 mugimentuari; ez begiak.

         Ba'dira, bai, zortziko ta olakoetan ere, erderatik diran aren, kopla

 biribilak, esaterako, zazpi ta seikoetan, baiñan irakurtzean oztopoa errez

 arkitzen da, itz-urrena prosan bezala ez baldin ba'dago. Bost eta bostekoak,

 ondo egiñik ba-daude, irakurri ditezke ia prosa bezala, musikaren gora-bera ta

 kako-makoak galtzen ez ditutela; baiñan etena beti bat izate orrek, belarria

 aspertzen du, ozenki esateko:

                 5 eta 5: Itxaso bare, /zelai

 urdiña,                          clim. scand.

 muga biribil, / belar-berdiña.                    cliv. clim. grav. scand.

         Etenak aspertzen nau, ni beiñipein.

                 7 ta 6:        Paris'ko txolarrea, / zertan aiz

 berezi        scand.elim.flex.

 nere erriko batez?                                      cliv. scand. flex.

 kideago zaitezten, / ez dakik prantsesez    scand.flex.clim.

 

 resup./elim.scand.flex.

                 5 eta 6: sar naun geldixe / taupaka biotza.

 cliv.scand.flex.porr.clim.

                 6 ta 5:        egonean daude / zuaitzak

 ere.                    clim.scand.clim.cadens.

                 6 ta 6:        Adiskide kutun, / lagun

 zorigabe,              cliv.scand.cliv.scand.pod.

         Etena berdiñegi.

         Esan ditudan 4, 5, 6, nâste, etena aldatsugoa dute, ta musikaz ia prosa

 bezain bikaiñak dira, mugimentua ongi eraman ezkero, seikoa nagusitzen dala,

 tarteka.

         Nik lerro laburreri agur egin diet, eta prosa bezala emango ditut.

 Ebangelio'tik artu ditudan gogorakizunok, irakurleak naierara irakuri betza:

 nai dunak prosa antzera, nai dunak bertso antzera. Bietara eskatu didate

 adiskide batzuk, eta orra bieri gustoa eman.

         Gaztelanizko ta prantsesezko bertsoen aldean musika aundia dute gureok.

 Aiek ez dira ateratzen cliviseta podatus'etik. Oso bakan, kopla bakoitzean bein

 edo bi aldiz, —askotan beiñere ez ttorculuseta porrectus'etik. Guk ba-ditugu

 gaiñera climacus,naiz soila, naiz resupinus,eta scandicus,naiz soila, naiz

 flexus.Eta iru silaba bera diranean, climacus gravis,eta iru gora diranean,

 scandicus acutus.

         Aztertu bitez erderaz:

                 A las armas, valientes astures... (Jovellanos)

                 En nombre de Dios Padre... (Berceo)

                 En Jaén donde resido... (Baltasar de Alcázar)

                 El dulce lamentar de dos pastores. (Garcilaso)

 

I

 

                                                                 In principio,

                                                                       Asieran.

 

 EGONA, BETA, BETI, PAKEA

 

 Asierandio. Asiera zer da? — Geldi-egonetik ibilira pasa. Egona, berriz, beti

 bat dirudi. Ez ote beti bat, Iaungoiko-antzera?

         Ez; ba-du lena, bai ere geroa, emen ez gaitezke noizkotik atera.

         Lendanik ba-zan. Len orrek ere gerora garama.

         Aurrenetik edo? Aurren orrek ere urrengoa dakar, atzerago dana. Emen ez

 gaitezke nongotik atera. Iaungokoak, berriz, noiz-nongotik al du?

         Asieranzer da? Zer da lendanik? Aurrenetikzer da? Gauzarik etzala? Ez

 al zan ezer? Ez al zan iñor? — Bai; asierarik iñoiz ez dun ua.

         Nere buru onek ezin du asmatu asi gabekorik noiza bezain garbi.

         Gauzarik etzala, ez ote zan utsa, utsarte ta zulo ertzikan gabea? — Ez;

 ba-zan norbait geldi-egon artan: bat, bete ta beti dan gure Iankoa.

         Lenbizia baiño lenago zer zegon? Ila? Eriotza? Ez; Iainko bizia bere

 betieran, beta baiño betego dan artan, Bere Beregan.

         Betiera zer da? Nere buru onek eziñ asmatu du/beta bezain garbi.

         Oi, beta, beta! Onen billa dabil eziñegonena. Bizitza zoroak atertzerik

 ez du. Gizon zoratila, urduri, lo-galdu, beta billa dabil lotarako beintzat.

 Ain zoro ez danak, egona, patxara, astia nai luke atseden artzeko.

         Oi atsedena! /Auxe da bizia.

         Nere bizi ontan atseden ederrak ba-ditut artuak, Iainkoak emanik.

         Tximixten ziztuan Andes'etan gora, (zazpi milla terdi), geldi-geldi

 noa, idi-begitik begiratu gabe. Esan diteke egal-ontzia /geldirik dagola.

         Eta ni, berriz, erori ezkero nora nindoake? Utsera? Zulora? — Bete dan

 Argana.

         Ez dut iñoiz ere orduan bezala auspoetan artu ain lasai arnasa. Bai

 atsedena! Zuk emana, Iauna!

         Atxitu dut beta, beti'ren aide urbilenekoa. Onela noa, betaz,

 atsedenez, pakearen eskuz, bat, bete ta beti dan Iainkoagana.

 

II

                                                                 In principio,

                                                                     Aurrenean

 

 BUKAERA, BETIRAUNDEA

 

 Aurreneandio: aurrenak urrena, urrenak arago, ta noizbait... azkena. Azkenik

 ote? Irudimena / ariñ arin doa izarretan barna lau aizeetara. Arkitzen du beti

 izarren azkena.

         Baiña mundu onek, besterik ez ba'litz, bukatzerik al du?

         Ibilliz, ibilliz, urteen igurtziz, ikusten ditugu diranak oro igatzen

 ari / belarra ximeltzen, ostoak erortzen, arkaitzak itzazten.

         Aurrean daukat Atxiki-bazter arrikazkartegi. Burutik ileak erori

 bezala, izotzaren lanez arri apurtuak erruz datorkio muturretik bera bere

 magalera.

         Beste mendiak ain laister ez ba'da, apurtuz apurtuz, txintxar, auts,

 uts biurtzeraiño ioango ote dira?

         Eta gizona? Gezurra diozu, David Hume zoro! «Pakean al ago» galdegin

 zioten iltzeko bezperan lagunak, eta arek: «Ez diat kezkarik: Azken-zigarroa

 biltzen ari nauk, eta berela uts biurtuko nauk».

         Ba-ninderamaten —nik ez iakin nora— bost txapelokerrek ilun gorotzean

 uritik aldera. Ioko naute tiroz; nere bizi au / lipar batean / oiñazerik gabe

 bukatuko da. Ez dut min-bildurik. Eta gero, zer? Uts biurtuko?

         Nâsi zait barrena, ez dezaket etsi; zein da nere kezka? Utsera-bearra?

         Iñork aiña larri ba-daukat nik ere nere bizialdi nolabaitekoaz. Zerk

 ikaratzen nau? / Ipernuak? — Etzait / bururatzen ere. Izan, beintzat, izan;

 bizi, beintzat, bizi. Ipernuan ere? Utsera, beiñipein, ez nadin etorri. Nik

 iraun dezadan.

         Ezpaiñez bederen goraintzi diot nere bizi au / Iaungoikoari.

         Ba-naramate Iruiñ-inguruan igo eta igo. Gaztelu aldera? Asi naiz

 lasaitzen ez ote nauten tiroz kalituko. Argitasuna! Oraindik bizi, / oraindik

 iraun.

         Ote da gizonik utsera biurtu siñesten digunik? Hume gezurtia!

         Aurrenak urrena, urrenak arago, gero, bukaera. Ezer zan baiño len

 zegoen uts ua, ta bukatu ba'litez legoken zuloa, biak utsak ote? Ez, arren, ez

 arren!

         Andes'en gaiñeko egazkiñ artatik bainon aundigoko salto bat eginda.

 Nora bilduko naiz? — Bat bete ta beti dan Aren altzora.

 

III

 

                                                                   In principio

                                                                       Asieran

 

 Asierabaiño lenago zer ote? — Betiraundea, betidanik eta betiko Dana «mugarik

 bageko biziaren iabe, guzia batean, guzia batean». Gure beti onek, betierarekin

 / antzik bai ote du? Beso bat motza du, asierarena; bestea luzea, bukaerarena;

 baiñan ez daukagu elkar lotzerik.

         Betiraundea / zer dan, iñola ezin dugu iakin; urrundik sumatu bai,

 baiña nola eziñ asmatu. Bi betien mugan / dagon ustai ori eziñ eten dut nik.

         Oi Iaungoikoa! Nere buruaren zorabio ontan / nora noake ni? Erabili

 ditut lur, itxaso, zeru, izarrak, guzia, atseden osorik arkitu gabe, betarena

 baizik. Au ez da betikor. Badut adimena, onek esaten dit: ar ezak atseden beti

 dan Arengan.

         Zu zeregan zaude, naukazu Zuregan. Oi sartu ba'nendi Zure beti ontan!

 Orduan nintzake betikor Zurekin. Nagon ni Zuregan. Onela nagola sumatu dezaket

 betiraundearen / apur apur ori. Emen ez entzuten / deusen abarrotsik; emen dut

 pakea neregan bildurik, Zuregan egonik.

         Emen da bizia, emen atsegiña, emen atsedena. Noiz eta non nagon, ezer

 ez dit neri. Betitasunari / darion pakean bizi nadin beti.

         Zein aundi zaitudan ez naiz asiko ni; nere kaxkarrean zein aundi nauzun

 ezin dut siñetsi.

         Beso erdiz eta / beste beso luzez laztanduko zaitut, ene Iaungoikoa,

 guzia batean, guzia betean.

 

IV

 

                                                             In principie erat

                                                               Asieran ba-zan.

 

 ARKAITZAREN GAIÑEAN

 

 Asieranba-zan. Gizonen izkuntzan dio Ioanes'ek: «Asieran bazan». Iaungoikoagan

 izandurik ez da, izanenik ere. Zuzenago Kristok: «Abrahan zan baiño lenago ni

 ba-naiz». Naiz besterik ez da gure Iaungoikoa.

         «Naiz'ek esan dit», dio Moises'ek. (Cfr. hebraicum)

         Izandua naiz ni. Zer izandua? Averte faciem,saiest begiak; ene

 Iaungoikoa! nik neronenak lotsaz ixten ditut zer izandu naizan ez ikusteko.

 Ezker alde ontan zer leize aundia, zer tulunbioa!

         Zer izango naizan? Eskuiñ aldean or beste leizea, or zorabioa!

         Zorabear onek ez ote du nonbait senda biderik? Eroritze ontan arkituko

 ote dut zeri eldurik? — Bai, Christus petra,arkaitza Kristo da. Au dut etxe, au

 igesleku, au nere gaztelu, au nere indar. Ontan eseririk / nagola, ez naiz

 zorabiatuko.

         Arkaitz ontan arkitzen dut nik nere burua: naizesaten dut naizantxo

 onek, zer izandu naizan, zer izango naizan buru eman gabe.

         Ba-naiz, Iauna, ba-naiz. Augustin bezala milla pusketan or naiz ibilia

 ni ni ez nintzala; ez, ez, ni nintzala. Oraiñ ustez, Zure erruki aundiz ez naiz

 ordukoa. Bilduak ditut nere puskak oro neronengana. Obeki esan, bildu naiz

 guzia, Iauna Zuregana.

         Emengo egona, emengo bizia, bai dala bizia! Malkor, eta zelai, itsaso

 ta legor, dardar otzikaraz beren koketatik atera ba'litez, emen nagoke, arkaitz

 ontan sendo, ekuru, pakean.

         Au, bai atsedena! Nora nindoake egon au utzita? Nere inguruan zora bedi

 lurra, egin beza marru, ziztuka asi bitez bi tulunbioak nere bizi au iretsi

 naiean. Atxiki nakion indar guziez arkaitz dan Kristori. Emen egongo naiz.

 Kristogaz batean nere neurritxoan ni ere ba-naiz.

         Pizten naizanean, esan dezadala puxka guziekin oso osoan: naiz.

 

V

 

                                                       Verbum apud Deum, Deus.

                                                       Itza Iainkoagan Iainko.

 

 IAINKOA BEREGAN

 

 Gauzariketzala, Iainkoa non zegon? Iñon ez; egonak luze ta zabala, noizko ta

 nongoa berekin baititu. Nolabait ere / galdegin dezagun: non zan Iauingoikoa?

 Bera beregan, muga bageko biziaren iabe, guzia batean, guzia betean.

         Beregan zedukan adimen-Itza Bera bezain Iainko. Aitak, Bera dana ezagu

 ta maita, iru Nortzu dira Iainko bakarrean. Aitaren Itz au Beraren altzoan,

 beti betidanik ixilik ari da. Ez du noiz-nongorik, ez du eguratsik mintzo

 biurtzeko. Ixiltasun au du / mintzo denen ama, soiñuen iturri. Aitaren Itz au

 mintzo biurtu zan Gizon egitean. Gure buruko itz ixil au ere, agoan mintzo

 zaigu bilakatzen.

         Izan eta izan, izan besterik ez. Gizonen izkeran egon eta egon. Ez al

 zan aspertzen? — Aspertzen al gera gure kaxkarrean gerongan pentsatzen? Ordu

 goxoak, ordu txoroak, pasa oi ditugu bakarrik izketan, ixilik, «ni ta ni, beti

 ni, oro ni» buruan iraultzen. «Zer ote diote gizonek nigatik?» — Bai oge biguña

 bertan etziteko, iekitzeko nagi! Bai kabi goxoa, gerok xoxo eta gerok

 xoxokume!

         Iainkoaren antza genuke guk ere gure pentsaketan, Luziper'kume biur ez

 ba'gendi. Uskeriz betetzen da gure barrena ez ba gakio Iainkoari lotzen. Gu ere

 Beregan gaduzkalako, aundi ikusten gaitu.

         Ba-zoan zerura mundu onetatik Iesus gure Iauna. Azken-otoitzean ikus

 zer zion eskatzen Aitari: «Argitu nazazu, Aita, mundu au zan baiño lenago

 Zuregan nedukan argitasunez. Ikus dezatela nola maite nauzun mundua baiño

 len».

         Izan eta izan, bizi eta bizi, iraun eta iraun, maita eta maita, Iainkoa

 Beregan zoriontsu beti!

 

VI

 

                                           Quod factum est, in Ipso vita erat.

                                               Egiña dan oro, Argan bizia zan.

 

 BETIDANIK ETA BETIKO

 

 Zilegi bekit oraingoz, nere asmo ontarako, S. Augustiñek eta beste zenbait

 Elizako gurasok bezala irakurtzea.

 

 Beraz,betidanik naizala ni ere? Beraz ez utsetik. Zuregan nindagon / nolabait,

 eta / Zuregan nago iñoiz ialki gabe. Oi zer atsegiña! Nola nindagon? eta nola

 nago? Aitaren Itz ortan, erraiñu bezala. Ez gizaki antzo, bai Iainkoki antzo.

         Dan oro Zuregan erraiñutzen da: denen ereduak zuregan dauzkazu.

 Margorik, soiñurik, argirik ez duzu; baiña Zure baitan / or daude guzien /

 iturburuak. Nola nago baiña? Eredu bizian, ez irudi illean. Ba-nintzan, beraz,

 eta bizi nintzan.

         Zer zan Zuregan neukan bizi or? — Zure maitasuna: «Betiko maitez maite

 zindudan» (in charitate perpetua dilexi te).Oi zer atsegiña!

         Atsegin zaida ispillu orretan ni begiratzea, or garbi bainago. Etzaitu

 likistu nere pekatuak. Aita onaren ispilu garbia, orbanik gabea! (speculum sine

 macula... imago bonitatis....).

         Averte faciem,saiestu begiak emen lur onetan izan naizanetik. Nere

 izatea garbi ikusi nai dut or nagon bezala. Ortan pasa ditut ordu ederrak nerau

 ikusten eta Zu maitatzen.

         Maite ninduzun betiko maitez. Betidanik naiz, ez nator utsetik.

         Betiko ote naiz? Ez noa utsera? — Eziña, eziña! Zuk ala nai ta. Egin

 duzun ezer / ez duzu gorroto. (Nihil odisti eorum quae fecisti).Utsera ba'nendi

 Iainko al zinduket?

         Kristoren itza: «Abrahan, Isaak, Iakob'en Iainkoa. Illena ez-baiña

 biziena da goietako Iauna». Fedearen bidez Abrahan-seme naiz; beraz, ilda ere /

 nere Iainko zaitut. Oi zer poz betea!

         Bizi eta bizi, maitatu, maitatu.

 

VII

 

                                                     Et habitabat cum bestiis.

                                                         Eta eizeekin bizi zan.

 

 BARU MENDIAN. A.

 

 (Argitara emana)

 

VIII

 

                                                       Angeli ministrabant ei.

                                                   Aingeruak zitun serbitzari.

 

 BARU MENDIAN. B.

 

 Arkaitzgorrian eserita dago. Pizti ankerrak, gauez nai aiña sarraski ian eta,

 zokoetan daude.

         Ontan, basauntxume bildurti bat dator —lenbizi dardaraz— Iaunaren

 ondora. Begietara begiratzen dio, urbilduz, iritxi zaio oiñetaraiño. Soiñekoari

 usai egin dio. Mingain luzea agertuz ta gordez, sudur-mizpiletan bein ta berriz

 sartuz, begietara so egiten dio. Iaunak ordun ari, eskuiñarekin illea

 leguntzen.

         Andik berela, basauntxumea itzali zaigu begien auretik. Non izkutatu

 da?

         Aingeruek, nonbait, eramana dute beren Iaunari lana antolatzeko. Uste

 diteke Aingeru oriek / beti zeduzkala beren serbitzura; baiña zergatik ez

 —oraingoan, beintzat— maia serbitzeko?

         Luzaro gabe an agertzen da txalian okela, ageri ez diran eskuz ekarria.

 Zer usai goxoa! Ez zan goxoago nik Ameriketan ian nendun arena. Zilegi bedi

 nere baratzako basauntxume aren oroitzapena.

         Iaunak begiak iasotzen ditu, / eskerrak emanez, Aitarengana. Berrogei

 egun gose zegon arren, otzan eta pakez, arrapazka gabe iaten du bitiña.

         Berriro begiak Aitagana iaso ta iekitzen da.

         Aitaren gogara —au baitu ianari— Aingeru-erdian, mendiak utzita,

 piztieri agur, giza-bila doa.

 

         C. Mendi artan ziran piztean berri iakiteko, irakurrazu Kortleiner,

 Archaeologia biblica.

 

IX

 

                                                               Ecce Agnus Dei.

                                                           Ona Iainko-Bildotsa.

 

 MAITAGARRI

 

 Maitagarri,naski, saillean bildotxa lagunekin lerro itzulipurdika laister

 zaldien zalaparta gabe pakez dabilana. Maitagarri, bai ta, ardiak deizten

 artzaia ari dala zamarrari usai egiten diona. Are maitagarri ilea klixkatzen

 ari zaizkiola ixilik dagona. Mingarri, ordea, lepo egiteko maiean iarria!

 Marrakarik ere ez labana sartzean. Iges egin nendun bein baiño geiotan ez

 ikustearen neronek azia.

         Eredu bikaiña Iauingoiko-Seme gizon egiñaren adierazteko, bildotx

 ixila.

         Iges egin nendun. Bai gizon minbera! Iainko-Bildotsa nere eskuz iltzeko

 ez nintzan minbera!

 

 


inprimatu