inprimatu
Erbestean kantari
Izenburua:
Erbestean kantari
Sinadura:
Anastasio Albisu
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Albisu, Anastasio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1984
Orrialdea:
116

Erbestean kantari

 

Albisu'tar Anastasio

 

 Itxaso eder zabal-zabala, amets askoren kabia,

 azkengabeko zelai urdiņa, malkoz diat nik begia.

 Ire arutzko beste ertzean, mendi ta zelai artean,

 antxen bait-zegok ene Aberri, euskaldunon lur maitea.

 

 Nere biotzak aruntz nai dik jun, angoa bai dik odola,

 orregatikan bizi nauk illun, atzerri ontan onela.

 Itxas-ontzirik ez diat eta, egorik soņean ez-ta,

 arutz joateko beste biderik ezin asmatu iņola.

 

                             * * *

 

 Ene Jaungoiko aundi ta altsu, euskaldun danon Jaun ona,

 otoitz dagizun gizon illun au, ez da ogenduna Jauna.

 Zuk emandako erria maite, ez det okerrik au beste,

 orregatikan naukate emen, erru gabeko gizona.

 

 Moises zarrakin egin zenduna, zergatik ez nekin egin,

 orduan bezin alguztiduna, zaitugu gaur ere berdin.

 Itxas Gorria bitan iriki, legorra bertan nagusi,

 beste ainbeste egizu, Jauna, itxaso zabal onekin.

 

                             * * *

 

 Arri ta lokatz egiņa daukat txabolatxo bat neretzat,

 antxen goxoki gorderik daukat ttunttuna eta txistu bat,

 len garai baten erriko plazan, jai arratsalde guztitan,

 txistularia nintzala eta, jotzen nituan gaztentzat.

 

 Geroztik mutu arkitzen dira, ene txabola zokoan,

 sarri askotan airi begira, biotzak negar kolkoan.

 Joko nituzke gau illunian, atsegin bai det jotzean,

 biotzak, orde, ez du nai entzun, txistu-soņua erbestean.

 

                             * * *

 

 Zeruko Jauna umilki dizut, oraingo ontan eskatzen,

 urte askoko bizirik ez dut, eta nai nuke lenbaitlen,

 ene Aberri paregabean, jai arratsalde batean,

 ttunttuna jo ta, Euskal Erria dantzan ikusi, il aurrean.

 

                                                                           1963

 

 


inprimatu