inprimatu
Guda
Izenburua:
Guda
Sinadura:
Jose Mari Azpiri
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azpiri, Jose Mari

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1983
Orrialdea:
278-279

Guda

 

Jose Mari Azpiri

 

                 I

 Milla bederatzireun eta

 Oitamaseiko urtean,

 Agintariak konpon eziņik

 Zebiltzan Madril aldean.

 Garai artako gizontxo asko

 Bildurik talde batean,

 Guda zital bat atera zuten

 Espaņiako lurrean.

 Armak artuta agertu ziran

 Mendietan da kalean.

 

                 II

 Pakean bizi giņan ementxe

 Geure aberri maitean,

 Guda zer zanik ere ez genkin

 Irurogei bat urtean.

 Baņo etsaiak agertu ziran

 Eusko semeen artean.

 Anai geienak banatu giņan

 Batere uste gabean.

 Zorroztutako ezpata zegon

 Dindiliz gure gaiņean.

 

                 III

 Ikusirikan nola zegoan

 Erriaren egoera,

 Euskadi maite zuten guztiak

 Mendira ziran atera.

 Gu zapaltzera zetozeneri

 Arpegia ematera.

 Etziran irten besten gauzarik

 Lapurtuta ekartera.

 Baizik gure lur maitagarria

 Odola emanaz zaintzera.

 

                 IV

 Gure lurrean egin zituzten

 Ilketa negargarriak,

 Alde danetan agertzen ziran

 Odolezko iturriak.

 Errazoi bidez esaten zuten

 Zueik zerate gorriak:

 Euskalerria garbitutzeko

 Ditugu lege berriak.

 Au egitera beartzen gaitu

 Jaungoikoaren legiak.

 

                 V

 Egun aietan euskal zalerik

 Etzan iņun lasai bizi,

 Aiek zeukaten kristautasuna

 Ondo genduan ikusi.

 Iņork etzuan errukirikan

 Ez bizitzarik merezi.

 Ill ez besteak erbesteratu

 Naiz atzerrira igesi.

 An errazoiak etzun balio Indarra zuten nagusi.

 

                 VI

 Odol-usturik gelditu ziran

 Euskal semerik onenak,

 Andre ta gizon, neska ta mutil,

 Errurikan etzutenak.

 Espetxe eta lan gogorretan

 Arrapatu zituztenak;

 Alperrik egin genitun gure

 Anaien alde arrenak.

 Iņolaz ezin lurmendu aien

 Izoztutako barrenak.

 

                 VII

 Otsoak artzen duan bezela

 Bildotsa ortzen artean,

 Gu ere berdiņ erori giņan

 Gizon txar aien menpean.

 Eleiz gizonak iltzen zituzten

 Erriarekin nastean.

 Iņortxo etzan errukitutzen

 Odol ura ikustean.

 Danak pozikan gelditzen ziran

 Azken bala ematean.

 

                 VIII

 Ala bear da iritxi zaigun

 Gudaren azken eguna,

 Orain aipatu bearrez gaude

 Guri gertatu zaiguna.

 Millaka ume guraso gabe

 Alargun andre aurduna.

 Seme maiteaz oroitutzean

 Negarrez ama kutuna.

 Kristo'n izena agoan artuz

 Auxe da egin ziguna.

 

                 IX

 Geroztik beti ibili dira

 Erria nairik apurtu,

 Berrogei urtez saiatu arren

 Gauz ori ez dute lortu.

 Garai batean zuten indarra

 Betiko zaie agortu.

 Begira beren sendietara

 Ikus zer zaien gertatu.

 Euren semeak ere Euskadi

 Egiten dute goratu.

 

                 X

 Gure artetik asko joan ziran

 Gu emen gaude lurrean,

 Eusko aberri maitagarrian

 Bizi nai degu pakean.

 Zeru goietan didar egiņaz

 Aieri esan naiean.

 Zueik odola ixuri eta

 Ildako leku berean.

 Gazte berriak sortu dira-ta

 Euskadi dago lorean.

 

 


inprimatu