inprimatu
Aitor-en Izkuntza
Izenburua:
Aitor-en Izkuntza
Sinadura:
Ziriako Andonegi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Andonegi, Ziriako

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1983
Orrialdea:
266-267

Andonegi tar Ziriako «Kuireka»

 

Kuireka

 

 Andonegi tar Ziriako «Kuireka», jaio zan 1912'an Epail'ak 16 an, erri bikain

 eta alaitsu baten. Gure gaurko gizon au, ez zan arrantzalea, baizik joskilea.

 Mutriku da ba, bere jaioterria eta, al izan aldaben adrteraño, jostorratza izan

 da bere elikatura zarbideratuko eguna eldu arte. Or dago ba bere erri kutun

 ortan zain, egoaldiari begira, ia, eguzki apur bat badago bere ibillalditxoa

 egiteko, ostantzean egun guztizan, etxe baruan egoten da, ez dau ba ezertxo

 egiten.

 Ez, ez dau egiten ezer, bere arrenkura da, ez dabillala ondo osasunakin eta,

 dana bertan bera lagata dago. Len, batez ere guda aurretik, idazlari sutsua

 zan, «Kuireka» izen-ordeagaz idazten eban, «EUZKADI» «EL DIA» «EUZKO GOGOA»

 «EUZKO DEYA» «ZERUKO ARGIA» «KARMEL» «OLERTI» «REDENCION» abar ta abar.

 Bere azken lana edo garrantzidun lana, 1956'an Otsaillean egin eban, «AITORREN

 IZKUNTZ ZARRA» da, amar bertso eder euzkeraren buruz egiña, garai artan, euzkel

 usain guztixak, jazarpen aundixak eukiten ebazan ta, «AITORREN IZKUNTZ ZARRA»

 agertu zanian lenengo aldiz Ondaroa'n txapel-oker ta bere ingurukuak ibilli

 ziran jo ta ke, nor ete zan «AITORREN IZKUNTZ ZARRA» ren egillea. Ondarru izan

 zan ba bertso onek zabaldu ebana, alan ta guztiz ere, gaur bertan, Ondarru'ta

 gitxik dakie, bertso onen egillea, Andonegi tar Ziriako dala, orregaitik ba,

 ona emen bertso eder oneik, ustez euzkaldunentzat atsegiñezkoa izango dalako.

 

               I

 Aitorren izkuntz zrrra

 nai degu zabaldu

 Munduaren aurrean

 gizonki azaldu

 Baldin gure zañetan

 odolik badegu

 Euzkaldunak euzkeraz

 itz egin bear degu

 

               II

 Lendabiziko itzak

 aurtxo nintzanian

 Amaren besoetan

 Bular barrenian.

 Itz auek esan zidan

 izketa garbian.

 Gorde euzkera semetxo

 biotzen erdian

 

               III

 Zein izkuntza ederra

 euzkera guria

 iñun ez det arkitzen

 beste bat obia.

 Usai gozo dun izkuntz

 txukun ta argia,

 Biraurikan ez duen

 izketa garbia.

 

               IV

 Ez daukagu euzkera

 lotsaz baztartzeko

 ainbat gutxio berriz

 oñazpiratzeko.

 Jainkoak eman zigun

 euzkaldunentzako

 bere lege santuak

 ez dira ukatzeko

 

               V

 Amatxok esan zidan

 eriotz aurrean

 ¡Agur semetxo laztan

 laister naiz lurpean!

 Euzkeraz otoitz egin

 nere lur gañean,

 Euzkeraz nai det entzun

 nik zorionean

 

               VI

 ¡Ama! erantzun nion

 zure lur gañean

 Belauniko jarrita

 otoitz egitean

 Euzkeraz egingo det

 goiz ta arratsaldian

 Biok zaudetelako

 nere biotzian

 

               VII

 Etsaiak aurka dabiltz

 euzkeraren gaitik

 Len, orain eta beti

 guztiz aspalditik.

 Lurperatu nairikan

 antzin-antziñatik,

 Ez dute ori lortuko

 iñongo aldetik.

 

               VIII

 Euzkera galdutzeko

 ez dago beldurrik

 Munduan ez da sortu

 ortako indarik

 Sasi-jakintsu asko dabiltz

 galdu nairik

 Asmo txar orek

 guztiak dirade alperrik.

 

               IX

 Goratu dezagun ba

 euzkera laztana,

 Gure asabagandik

 ikasi genduna.

 Pozgarrisko izkuntza

 maitatzen deguna

 Biotz naigabetua

 sendatzen diguna.

 

               X

 Gora euzkera maite

 zoragarriena.

 Euzkaldunen artean

 maitagarriena.

 Munduan sortu zanik

 izkuntzik zarrena

 ¡Gora ta gota beti

 EUZKADI TA EUZKERA!

 

                                             Mutriku'n egiña. Otsail'ak 1956'an

 

 


inprimatu