Aranguren'tar Danieli bere jaioterriak eskeinia
Usarraga-Zar
Nua zuretzat opari bila
olerki kutsan barrena,
nere aldetik eskeiņi nairik
zuri bertsozko omena.
Zure lagunak esanda dakit
euskotar fiņa zerana,
ta aspalditik ziņan niregan
zeru beraren urrena,
ezagutu ta ikusi gabe
maite izan zaitudana.
Aberriaren ilunabarra
edo ta arrats gorrian.
Gernika sutan ikusi zendun
une latz negargarrian.
Aberri miņez itsasoruntza
atzerrirako bidian,
berrogeitaka urtez geroztik
berriro zure errian,
pozik al zaude Aitak eta Amak
sortu zinduten lurrian.
Zure Legazpi, zure Gernika,
ta berdin zure Euzkadi,
askoren gogoz auts biurtuak
bear zutenak aspaldi.
Baņan bizi nai duen erri bat
ezin du suak kiskali,
naiz ta etsaien gorroto sua
ez dan erabat itzali,
esan munduai ĢEuskal Herriaģ
bizirik dala oraindik.
Zuri agur au eskeiņitzia
guretzako bidezkua,
zu bai zerade askatasunan
emaitza edo fruitua.
Alkaterikan gaztena ziņan
Euzkadin aukeratua,
zure ordezko aberkide bat
gaur ba degu autatua,
bete dezan zuk aspaldi
utzi zenduen eserlekua.
Euskal Herria askatuko da
nago ziur siņetsia,
edo nai nuke amets eder au
amaitu gabe iltzia.
Amerikatik datorrenian
zure semien semia,
ikusi dezan erri au aske
ta eusko aritzez jantzia,
aritz oien artian zutik
Aitonan jaiotetxia.