inprimatu
Maitagarri-maitatua
Izenburua:
Maitagarri-maitatua
Sinadura:
Arkaitz Artetxe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artetxe, Arkaitz

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1983
Orrialdea:
259-260

Maitagarri-maitatua

 

Artetxe'tar Arkaitz «Urdaneta»

 

 Itxasmendi'ko arkaitz gaiñean

 gaur zegon giro alaia

 etzaidala iñoiz aztuko neri

 egon ninteke lasaia

 ai batezere illunabarra

 inguratu zan garaia

 ura zan geldi egon eziña,

 ura zan dantzatu naia.

 

 Nere buruan auxe zebillen

 jo bea eta jo goia

 urteak joan da alparrikan duk,

 gazte aizen arte saia.

 Luzaro baiño lenago ditek

 ire belaunak erdoia

 orduan damu izan ezadin

 erakutsi zak sasoia.

 

 Pil-pil zebillen aize garbia

 ta ango garo usaia

 zer diran iñork jakin nai ba'du

 emango diot epaia:

 Alaitasunan itxasoa ta

 maitasunaren ibaia

 osasunaren itur-burua

 gaitz guztien sendakaia.

 

 Mendi-etxola apal batean

 Salbatzaillean jargoia

 gogoan daukat, an egindako

 arrena edo otoia;

 lagun deidala menderatutzen

 griña txar guztien deia

 batezere gaur neugan dabillen

 aragikerizko loia.

 

 Nola bai-dugun geure burua

 beti lenengo etsaia

 une batzutan larri nebillen,

 erori nintzan ia-ia

 baiña ez-nuan izaterik nai

 griña txar aien morroia

 nere maitea etzedin

 izan erreka zuloko loia.

 

 O! irailleko Gurutz Deunaren

 ondoren datorren jaia!

 Bai al-dakizu nolakoa

 eman didazun emazte gaia?

 Edertasunan ganbara eta

 garbitasunan sapaia

 birtute danen gordelekua

 nere kutuntxo AMAIA!

 

 Itxasmendiko arkaitz-artetik

 Ioratxo bat dut artua

 guztiz liraiña eta polita

 usai gozoz ornitua

 lurrean diran kolorerikan

 ederrenez margotua

 gaurtik aurrera nere begiak

 badute nun gozatua.

 

 Mirari baten antzekoa da

 egun neri gertatua

 izar eder bat begietara

 bidean zait agertua.

 Ortzean diran apaingarririk

 bikaiñenez edertua

 beraganako maitetasunez

 dut biotza gaiñeztua.

 

 Aitortuko dut billa asita

 ez dutala arkitua

 baizik gutxien uste nuala

 alaxen egokitua

 ikusi nuan une berean

 maitasun-sua piztua

 ni aren diña ez ote naizan

 nago orain larritua.

 

 Ez bildurrikan izan Amaia

 ez-nago zutzaz aztua

 ez uste izan nere biotza

 dagoenikan ustua

 ain gutxi berriz zureganako

 maitetasuna oztua

 geroz geiago nai dizut zuri

 orrekin nago poztua.

 

 Bildurgarrizko garretan daukat

 nere barrena sutua

 zureganako nabaitzen dutan

 maitetasunak sortua.

 Maita nazazu, bestela laister

 nuke biotza lertua

 edo malkoen bidez

 legortu eta arri biurtua.

 

 Nola bai-zauden begietatik

 biotzeraiño sartua

 arkitutzen naiz zure maitale

 izatera beartua

 eman didazun maitasun-itza

 ba'zendu benaz artua

 zu bai izango ziñakeala

 MAITAGARRI MAITATUA!

 

 


inprimatu