inprimatu
Illuntze
Izenburua:
Illuntze
Sinadura:
Sabin Muniategi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Muniategi, Sabin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1983
Orrialdea:
182

Illuntze

 

Muniategi-tar Sabin

 

 Sartaldeko osertzez, laiņo gorri artean,

 arratsaldeak dagersku bere urreteria

 eguzkia itxasperatzen dan bitartean.

 

         Ortzi zear egazti bat dabil goi aldean

 ta, musuzapi dirudin egoz, agur dagi,

 lotarako asmoz baso-aldera doanean.

 

         Geitzen ari da ixilla illuntzeratze leunez

 ta, ortzian, izar bat edo beste, bakanki,

 agiri dira illargiaren goi-aldamenez...

 

         Ontziak ere atseden artuz, kai barruan,

 ur geldiz, amesten ari dira kulunkari,

 ugintxo ta arrain lotaratuen mezuan.

 Bizitza da ioan-etorrizko ibilian,

 ugiņik ugiņera bezala, goiberati,

 aldi-aro bakoitzaren igitze-zorian.

 

         Itzala tarteka bizitzako ur gaiņetan;

 berein margo ta ameskizunezko osertzak

 gizon ororen biotz-barruko egaletan!

 

 


inprimatu