inprimatu
Iturri garden
Izenburua:
Iturri garden
Sinadura:
Diego Duble Urrutia
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Inazio Berakoetxea)
Egilea(k):
Inazio Berakoetxea
Diego Duble Urrutia

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1982
Orrialdea:
92-93

Iturri garden

                   (Diego Dublé Urrutia, 1878, txiletarra)

 

Iņaki Berakoetxea'k

 

 Niretzat ez det

 ezeren bearrik.

 Eidazue

 zuaitz-adartxoa

 edo arkaitz gorri;

 uraxe izango da nere kabi.

 

 Nere izena

 xede atsegiņez

 zure ezpaiņak ebakia,

 maite-ustea sortuko du nigan.

 

 Oroi nitaz, argi-arra edo

 izarra ikustean;

 aintzatu nauzue nere baitan.

 

 Kaxkarra det gela,

 baiņa an iņoiz dantzukezu

 izadi osoa

 negar-uluka edo-ta kantuz.

 

 Nire elburua

 belar ezearen

 usai gozoak ase dezake;

 musu baten opariak

 irentsiko luke ber'aundian.

 

 Zerua zematzen duen garra da

 nere irritsa...

 Aurrak miņik gabe

 zear dezakena;

 malko batek itzaltzen duena.

 

 Dena daukat

 eta labur;

 bertso baten badu leku

 daukadanak.

 Pisuago dezu edur-luma.

 

 Gorroto det gaitza:

 baiņa gaiztagiņak adiskide naute,

 —ondo daki ori nere siņak—

 Baņan, entzun epai-maiekoak:

 

 Samiņa dezaket jaki.

 Lotoa naiz, eta ur geldian

 xurgatzen det

 nere lurrin ta ezti garbia.

 

                                                     1981'n euskeratua Larra'n

 

 


inprimatu