Gogai, utsune arrotz
Karol Wojtyla
euskaratzailea: S. Onaindia
Eta Jakob ibaian zear igaro zan...
Eta norbaitek egun-sentirarte burrukatu eban
beregaz...
Eta Jakob'ek Ieku ari Panuel izena ezarri eutsan, onan
esanik:
ŦJainkoa aurrez-aurre ikusi dotŧ
(Asiera, 32, 23-31 )
I
1. Pentsamentuak itzai gogor egiten
Autueta baten jazo oi da iņoiz. Egia
aurkitu dogu, eta, alan be,
itzak falta jakuz, ez dogu ikusten
kiņua, ezaugarria. Ez itzik, ez kiņurik, ez ezaugarririk irudi osoa barne
artzen dauanak, eta bakarrik sartu bear
burrukeari ekiteko, Jakob'ek egin eban legez.
Eta gure burrukea ez da
gogaietan daroagun irudi barnean soilki,
gizonaren barrua moldatzen daben
gauzaki guzti arein
irudituen barru-barruan.
Gure egiteak ar daikeez gero
bururatu bear ditugun
egia sakon guzti-guztiak?
2. Esaldi batzuk ateraten dira antxiņa eukitako alkar-izketa baten
gomutagaillutik
Eta, zailla danarren, saia gaitezan
gizonagan dagon guztia gizonaren mende jarten;
mundu arrotz a, sakona,
begi aurrean jarten iakonean,
atzamarpean odol-pultzak nekatua
dardar egiten dautsonean.
Guzti au ez ete da, ba, zeuretzat,
kaleak zeure urrats ler-egiņagaitik
ain arin doazala ikusten dozun orrentzat?
Kaleak zear doa gizona dagokion ibil-neurrian
eta bere ibil-neurri orrek
esitzen dau, lilluratzen eta aldenduten
barruragoko lan-arlotik;
eta erdia dau iragarten eta erdia ezkutatzen.
Baiņa ez eizu esan ibil-neurri orrek okertzen daunik,
osertzeko lerroak legez,
bere-berea dauan aunditasunetik.
Oro ez dau ibil-neurri onek aregan artzen,
inguru zabalagoa bai'litzan,
eta aregandik ezin zeinke berau zustarkatu,
beragan bait dago sakonki errotua.
Aurrera doa gure autueta
gero ta neke-min latzago artean. Aldakuntza
mamintsuagoetara eltzeko beti sufritzen dala
eta gizonak, azkenez, bere lanik latzenen barnean
itzartuko dala diņozunean, egia diņozu
a!, zuk bai egia diņozula!
eta, alan be, naigeberik aundiena, nik uste,
gizonari datorkiola
bere ikuskizun ezetik.
3. Itzak gogor dagitse pentsamentuari
Ikuskizun ezagaitik
gorriak ba'daroaz,
ikusi nai dauna argi ez dakuslako,
ezaugarri artetik igaro bear dau
ondarrean pixua daukana aurkitu arte
itzetan umotzen dan
igali-alearen antzera.
Jakob'ek sumatu eban pixua ete da,
bere ardien begiak legez,
izarrak nekaturik bere gaiņ jausten ziranean?
II
Jakob
Baratx joian Jakob urrinduz. Ba-ekian
uren indarra ta abereen makaltasuna
eta bazter baten billa ebillan ardiak
arrisku barik igaro ekiozan.
Jakob etzan iņoiz arrotz sentitzen
lurtar indarren artean. Berez lez ebillen
eta seguru, jakituri sakonez
eta itzik ebagi gabe.
Gaua begiak itzaliz joan jakonean,
lenengo bere ardiz eta gameluz,
gero bere semez eta emaztez,
bat-batean,
Jakob bakarrik aurkitu zan
eta norbaitek besarkatzen eutsola oartu
eta ezin zala ibiill.
Norbait sartu jakon kontzientzi barruraiņo,
aur bategan edo, ardi baten sar ba'litz bezela,
ez eratx, ez zapal-asmoz, besarkatu soil-soil
dardar egiala, bere barne-izua
nabari azorik.
Jakob be Aregan dardarazten. Egia
ez jakon egundo olan supituan agertu.
Eta pixu orren azpian tolestu zan Jakob
eta aren gogaiak guenengo oreka bat
aurkitzen asi ziran lautasunean.
III
1. Udabarriko euri-tantak be utsune bat bear
Une batez jar begiak euri ezearen tantetan;
ikus diztikor euretan
udabarriko ostoen orlegitasuna oro.
Osorik dakusazuz tantoetan
euren berezko mugetan lez. Arrimenak
beteten dautzuz begiak
eta ezin zara zeure gogaiaren ondarrera eldu.
.Alperrik zabiltz bera ixil-azo naiean,
esna-barri dan umea iduri.
Zagoz olantxe, zeure zurtasunean, ez urrin joan
gauzen dizdizera argitik!
Itz utsalak! Ez daustazu entzuten? Gauzen ņirņir
argitsuan murgildua, orixegaitik
idoro bear dozu zeure barruan
uts-une sakonago bat.
2. Okerra
Zelan atera gogaia bere barren nare,
ixilletikan?
Makur-azo neike kalea kaltzada alde baterantza
eta joan doazan neska-mutillen
begien okerra agirian jarri...
joan doazan mutiliak...
Eta berebillak bide doazanean,
bear bada euren leioak bakarrik
artu daroe azkenbagea.
Eta eurak diņoe:
Gauzen argitasunari loturik
dago gure gogaia, eta zirntzoa jako
dabiltzan gauzen indarrari,
eta danak ez jakuz oindiņo iragarri,
gure gogaia oindiņo osoa ez dalako izango.
3. Pixu berezia
Edonor kezkarazi bear dabe itzok.
Gogaia osotzen danean bada,
bere elburua agortu dalako da,
eta orduan itzali egin bear
loak arturiko begiaren antzera.
Begiak, bere barne-argiz asetzen dau egia
eta era-barritzen, giza-aldiaren bulkadatik
atera ezingo dauanagaitik.
Baiņa egia bere pixu osoz eta
makur-azorik
neuganatzean, giza-barrenera jasten da;
nire gogaia orduan bete oi da, iņoizka bakarrik
eltzen nazan ondarrean, eta doi-doi ezagun
dodan orretan, naiz eta nik ondo jakin
ondarraren ondarrera ezin nazala eldu,
ikuskizuna ta Elburu soilla
leza-ondar barru-barruan bait dagoz.
Urri mintzo naz ontaz, baiņa askotan
darabilt buruan munduaren pixu berezia
eta neure-neurea dodan sakontasuna.
IV
{TITULUA}
Bide-lagunai
1.
Jakob burrukatu zan tokiaren billa ba'zabiltz,
Arabia'ko lurraldeetara etzaitez joan,
mapa baten be ez egizu billa errekastoa:
urrago daukazu asterrena.
Laga soilki ager daitezala osertzean
gauzakien argiak,
gero ta aaltsuago alkar-josiz
gogaiaren indarrez eta gero ta
lau-errezagoak.
Zeuk ikusiko, lor ba'dagizu, irudia
ez da itzaliko, igaro baiņo.
Zagoz gert
pixu ori jasoteko
irudi onek biur zaizan
norbait, ixilla ta bakarra
eder jakozan norbait ziurki,
bakar-leku
beti lort leike gizonak,
erioan be lagun dogu-ta.
2.
Gure egunak orain egite laiņoz beteta dagoz,
egitearen barrukotasuna eurctan lanbrotua
geratzen da banatu-eziņezko kiņuz,
eta, alan be,
ziur gagoz egunen baten
kiņu ori itzaliko dala eta gure egitetatik
mamiņa bakar-bakarrik geratuko dala.