inprimatu
Hermana Filomena'ren lorea
Izenburua:
Hermana Filomena'ren lorea
Sinadura:
Luis Arostegi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arostegi, Luis

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1982
Orrialdea:
46

Hermana Filomena'ren lorea

 

Luis Arostegi

 

                                                 (Aita Plazido —Luis Astobiza—

                                                       zanak jazokotzat esana)

 

 An, Peru'ko Arequipa'n,

 Hermana Filomena'k jatorduetan, bere plater aurrean,

 ezin eutson ezelan be negarrari eutsi:

 Ainbeste ume ta pobre

 goseak illik, bertanbera,

 eta au guzti au nitzat.

 

 Jaizu, Hermana Filomena, jaizu,

 —iņotson leun nagusia—-,

 olan lagunduko dautsezu-ta.

 

 Eta, gero, an joian bizkor

 iņondiko uri-bazter ta zuloetan sartzen zala,

 gaiso ta beartsuenak billatzen eta

 argi-tanta bat eroaten.

 

 Baiņa kalean zear joiala

 tellatuetatik txoriak jatsiten jakozan

 adiskide sorbalda gaiņera.

 Eta beste monjaren bat edo

 mutikoak urreratzean,

 egaz baten iges egiten eben.

 

 


inprimatu