inprimatu
Erio dantzea
Izenburua:
Erio dantzea
Sinadura:
Balendin Aurre-Apraiz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aurre-Apraiz, Balendin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1982
Orrialdea:
8-9

Erio — dantzea

 

Aurre-Apraiz

 

 Iratxoen gau-ondarrean,

 arima larrituen larria labanean,

 sorgin, iratxo, lamiņa ta gizatxar

 lorriņen lorriņean lorrinduta,

 odol eta izerdizko

 aro lorriņean diardue,

 dantzarik baldrasenean naasirik,

 iskillazkarren eresi ankerren igieran.

 

         Goibel dago

 Euskalerriaren osertz odoldua

 itxaropen apurtuaren kolore illunetan.

 Zidor ezkutuetako oiartzunak

 beredin itaun eguratsean;

 minbera dira biotzak,

 geroari adi,

 atsekabezko illun nabarmenean.

 Txillioka doaz, zaldizkoetan,

 naibagetuen didar urratuak,

 eta etorkizunari adi ikusmena,

 konkor dagoz zaarren entzumenak.

 

         Ixillik dagoz inguruak

 musika ankerraren aro naasian,

 gogoak ilten dituan

 iskillu erailleen eresi zantarrari adi,

 Euskalerria samintzen diarduan

 iltzailleen dantza baidrasari.

 

         Baiņa,

 odol eta izerdiz margoztutako

 larrin labanean

 erriaren kemenak berein uste ditu.

 Sorgin, iratxo, lamiņa,

 zapaltzaille ta iskillu-artean,

 suzko esietan kateatuta,

 itxaropen apurtuak dardara dagi,

 maitasunaren ego urdiņetan.

 

         Eta egunsenti naibagetuan

 urduri dagoz arima larrituak

 odol eta izerdiz ezkotutako

 larrin goibelduetan, zutik,

 asaben askatasun-oiartzunak entzumenetan,

 iratxo, lamiņa, sorgin eta gizatxar

 argiaren bildurrez ezkutau diranean.

 Iskillazkarren eresi ankerra ixildu danean:

 Erio-dantza baldrasa eten danean.

 

         Guztia dago ixillik

 gogo-taupadetan,

 illotzeri adi,

 askatasuna ames,

 enriaren etorkizunean ustea dabela,

 soin eta gogo, indar guztiakaz,

 zalantzazko geroari begira,

 aberriaren neke odolduan.

 

 


inprimatu