inprimatu
Garbitokia
Izenburua:
Garbitokia
Sinadura:
Dante Aligheri
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago
Alighieri, Dante

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1981
Orrialdea:
153-156

Garbitokia

 

Dante

euskaratzailea: A.O.

 

II Kantua

 

         Eguna argitarakoan ur-ertzean zeuden oraindik olerkari biak; ur-gaiņez,

 ontzitxo bat ikusi zuten andik, aingeru batek Garbitokira zeramazkin arimekin

 beterik. Auen artean Dante'k Kasella bere adiskidea, musikalari aundia izana,

 ezagutzen du; Adi bage abesten du Kasellak'k, baita Dante'k ari entzun ere, sor

 antzera. Katon aserre, Garbitokira ain astiro doaztelako.

 

 Eguzkiaorduko zeru-ertzean zegoen, Jerusalen estaltzen duen eguerdialdeko

 oboaren unerik garaienean; eta Ganges ibaitik irtenez zebillen onen bestaldetik

 dijoan gaua, eguna gainditzean eskutik jausten zitzaizkion Libra pixuekin. Egun

 senti liraiņaren matrail larros-zurikarak, ordea ni nengoen tokitik aundi

 urrezkoago ematen zuten.

         Itxas-ertzean geunden gu oraindik, ibilli bear duen bidean gogoa

 izanik, biotzez dabillen arren gorputzez geldi dagonaren antzera. Eta ona,

 Marte, an sarkaldeko iz-azalaren gaiņ, goizak ertsita bezela, gorri biurtu oi

 dan antzera laiņo lodi artean, berdintsu ageri izan zitzaidan neri —gaur ere

 ikus al ba'nu!— leiaz zetorren argi bat: ezeren egazkaldirik ez litzateke aren

 ibilli bizkorraren pareko. Eta nik, nere gidariari-zerbait galdetu nairik,

 begiak uragandik aldendu ta berriz so-egitean, leen baiņo ere diztizari ta

 aundiago ikusi nuen. Gero, alderdi bakoitzean, irudi zitzaidanez, gauza zuri

 bat, ez dakit zer, ikuskatu nuen; baita azpitik ere, ez-arian bai-arian zerbait

 zuri zana irteten somatu.

         Maixuak etzidan oindio itzik esan, baiņa bai ordea lenengo gauza zuriak

 egoak zirana oar-azi; orduan, ontzilaria ondo bait zuen ezagutzen, oiu egin

 zion:

         — Makur, makur, belaunak! Ona Jainkoaren aingerua! Alkar eskuak.

 Gaurtik aurrera ikusiko dituzu olako Jainko-zerbitzariak. Ikus nola ezesten

 ditun giza-bideak, eztu arraunik nai ezta beste oialik ere, egoak ezik,

 urruneko ertzak igarotzeko. Ikus nola dauzkan zerurantza jasorik, luma

 betikorrekin aizeari eragiņez, auek ez bait dute ilkorren illeak bezelako

 aldakuntzarik jasaten.

         Gero, jainkozko egaztia gugandik urrago te urrago egiten zalako,

 dizditsuagoa zirudian; eta, begiak urbildik ezin so-egin dioten ezkero, beera

 makurtu nitun nik nereak, ura, ur-gaiņa ozt-oztan ebakiz ontzizka baten txairo

 ta bizkor ondartzara zetorren bitartean.

         Txopan zegoen zerutar ontzizaiņa, te zoriona zekarrela zirudian

 aurpegian idatzita. Barruan jezarrita zijoazten eunetik gora ezpirituk au

 abesten zuten: In exitu Israel de Aegypto, denak abots batean, salmu onen

 bertsoak osorik kantatuz.

         Ondoren, aingeruak gurutze santuaren ezaugarria egin zien, eta ontan

 ondartzara jauzi egin zuten guztiak, eta bera etorri bezin arin abiatu zan

 atzera. Toki aretaz miretsi eziņik zirudian an utzi zuen laguntaldea, gauza

 berriak ikusten ditunaren antzera bein ta berriz ezker-eskui begiraturik.

         Eguzkiak alde guztietatik gezitzen zuen eguna, eta jaurtia zuen

 Akerraga zeru erditik bere azkonakin, iente berriak gugana bekokia jaso ta esan

 zigunerako:

         — Ba'dakizue, erakus ezaiguzue bidea mendira igoteko. Eta Bergili'k

 erantzun zien:

         — Leku au ezagun dugula uste duzue zuek, bear bada, baiņa bidariak

 gara, zeuok zeraten bezela. Zuok baiņo ientxeago eldu giņan onera, pizkat

 lentxeago, beste bide batetik, latz gogorretik noski, eta orain emendik igotea

 jolasa iruditzen zaigu.

         Arima aiek, ni oraindiņo, arnaska bai nengoen, bizirik aurkitzen

 nintzala oarturik, izuaren izuz laru —its jarri ziran. Eta olibo-urraitza

 dakarren mezulariaren inguruan, gizataldea, olakoaren berriak jakin-guraz,

 bildu ta iņortxo ere ortarako nagi agertzen ez dan bezela, nire begi aurrean

 ere orrelaxe metatu ziran arima doatsu guzti aiek, edertzen joan bear zutelakoa

 ia aizturik. Aietako bat ikusi nuen neu besarkatzen asmoz urreratu-nairik: eta,

 guztiz maitekor zetorren ezkero, neronek ere beste ainbeste egin nai izan nuen.

 O itzalak, itxura ezik utsalak! Iru bider gurutzen nitun aren atzetik besoak,

 eta beste ainbestetan idoro nitun neure-neure bular gaiņean.

         Mirestea, uste dot, aurpegian agertu zitzaidan, itzala ba irriparrez

 atzeratu egin zan; nik, ostera, aurrera aren ondoren. Geldi nendilla adierazi

 zidan abots samurrez, eta orduantxe igarri nuen nor zan, eta arren alkarrekin

 itz-egiteko geldi zedilla unetxo baten eskatu nion. Erantzun zidan:

         — Maite zindudan gorputz ilkor nintzalarik, maite zaitut haina uraz

 erantzirik ere; orixe dala-ta geratzen naiz; baiņa zu, zergatik zoaz bide

 ontatik?

         — Ene Kasella, berriz ere egon nintzan lekura itzultzeko, egiten dut

 ostera au —esan nuen—; baiņa zuk nola luzatu duzu ainbeste?

         Eta erantzun zidan:

         — Ez dit iņok iraiņik egin; nai duenean eta nai duena gora jasoten duen

 ark igaro-bidea maiz ukatu ba'dit ere, zintzos da aren naia zuzentzen duena.

 Iru illabete auetan, egia iņork eragotzi gabe, ekarri ditu ark sar gura izan

 duten guztiak. Ni ere ark artu nindun xamurki, Tiber ibaiko ura gazi biurtzen

 dan ondar-ertzean aurkitzen nintzalarik. Orain ere ibai uraren agora zuzentzen

 du bere egazkada: antxe elkartzen dira beti Akeronte'rantza jaisten ez diran

 anima guztiak.

         Eta nik:

         — Lege berriren batek kentzen ezpa-dizu oroimena edo-ta niri irrits

 guztiak gozartu oi zizkian maite-eresien ekandua, arren eskatzen dizut poztazi

 dezaidazula piskat nere arimea, neure gorputzakin ona etortean ainbat

 naigabetua da-te.

         Bera orduan, biguin-biguiņik Pentsamentutik mintzo zaidan

 maitasunakantatzen asi zan; samur egiazki, oraindik ere aren gozotasuna

 durunduz bait daukat barruan.

         Nire maixua, ta ni, eta arekin zeudenak, pozkarioz gaiņezka geunden

 antza, iņork beste ezertan gogorik ezpalu bezelaxe. Gu guztiok aren notak

 entzuten adi-adi geundela, ona nun agertzen zaigun zaar agurgarria, au oiuka:

         — Zer da au, ezpiritu berankorrok? Ze baldankeri, ze ardurarik-ez duzue

 au? Zabiltzate bizkor mendira, duzuen loikeriak garbitzera; oiek ez dizue ba

 uzten Jainkoa aitzen ematen.

         Usoak ondarra naiz zoragaria pikoka, janari inguruan bildurik, geldi-

 geldi daudenean, oizko duten aundi-aizerik erakutsi gabe, baiņa izutzen ditun

 zerbait inguruko gerta ezkero, ots-otsean utzi oi duten legez iatea, ardura

 aundiagoren batek eraginda; era berean ikusi nuen nik ere talde ura, eratu

 berria noski, kantua laga te itxas-aldean zear sakanbanatzen, norantza doan ez

 dakila edo dabillenaren antzera. Gure andik alde-egitea ere etzan bizkor-ezagoa

 izan.

 

 


inprimatu