inprimatu
Amari, bere egunean
Izenburua:
Amari, bere egunean
Sinadura:
Lorentzo Arteaga
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arteaga, Lorentzo

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1981
Orrialdea:
137-138

Amari, bere egunean

 

Arteaga'tar Lon

 

         (Arteaga'tar Lon, Aita karmeldarra, oraintxe urte bete illa, txori

 egalaria izan jakun bere bizitzan; emen bere karmeldar ikasketak egin ondoren,

 India'ren jo eban, Nagusien aginduz; an 12 urte egin ebazan, 1936-1948. Gero

 Zornotza'n, Gazteiz'en, Altzo'n eta Larrea'n irakasle ta apaiz-lan eban zazpi

 urtez 1955'en Arequipa (Peru)'an daukagu, eta 1958'an Chocope'n, 1973'raiño;

 amazortzi urte Ameriketan egin ondoren, bere Euskalerria'n, Markiña'n, bizi

 izan zan Jaunak bere betiko atsedenera 1980'an eroan eban arte. Olerkari zan,

 olerkari gozo sentikorra, eta nun-nai aurkitu, Ori'ko txoriak Ori'ra lez, aren

 gogoak be Euskalerrira egaz egin oi eban, bere olerkietan erakusten dauskunez.

 Ez ditu asko, baiña ondu ebezanak —40 bat guztiz be— txukun, sakon eta egoki

 neurtuak daukaz. Ingles ederto ekian, eta ba-ditu itzulpen batzuk be, Thomas

 Hood'en The Death Bed,adibidez).

 

 Irurogei ta amabi urte

 zeruko Aitak emonak

 gaur betetzen dauz ainbat landaren

 gure amatxo za:r onak:

 lau aingeru ta zazpi nagusi,

 lurrean gagozanonak.

 Guztion partez biotz-biotzez

 aru garanon ZORIONAK.

 

 Irurogei ta amabi urte,

 erdiz Dima'n te Mañari'n...

 Irurogei te amabi urte

 lanari ekin ta ekin.

 Zeinbat lan eta zeinbat errezu

 Jaun onak bakarrik jakin.

 Eurek goietan izan bekizuz

 zure lan-neke atsegin.

 

 Irurogei te amabi urte,

 mundu an luze eritxirik...

 Irurogei ta amabi urte

 zeru goitik ikusirik

 zer ete dira, gabeko ames

 labur bat baiño besterik?

 Ames orren truk —au bai pozgarri!

 zoriona azken gaberik.

 

 Jaunak nai dauan arte, aurrera!

 egin lan eta erreeta.

 Gero Aita on orrek deitzean,

 itxirik gure Baseta...

 Sinistu: Berak emongo dautsu

 bere kolkuan txaleta.

 antxe izango da zure biotza

 Jaungoikoagaz beteta.

 

 Gaur zezeillaren amabostean

 goizeko Meza Deunean

 Jaunari auxe dautsot eskatu:

 «Zaindu Zeuk, Jauna, Lurrean

 luzaro gure ama gurekin;

 gero aingeru artean,

 Zure kolkuan ikusi beigu

 betiko danon erdian

 zeruko Euskal-Errian».

 

                                                                     Altzo,1952

 

 


inprimatu