inprimatu
Eliza denona degu
Izenburua:
Eliza denona degu
Sinadura:
Jesus Lete
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lete, Jesus

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1981
Orrialdea:
121-123

Eliza denona degu

 

Ibai-ertz

 

 Goi Arnas bikain ori

 betor neregana

 bertsoz egin dezadan

 kristau baten lana.

 Aita Santuak dio,

 ezta nik esana:

 «Guztiona degula

 gure Eliz dana,

 ta gogoz egiteko

 al dunak al dana».

 

 Pakerik gabe dabiltz

 gizonen biotzak

 nunai gorrotoa ta

 arrazoi mingotzak.

 Gure jokabideak

 sarri kaxkar, motzak,

 fedetik aldendurik

 gogo danak otzak...

 Au merezi al zuen

 Kriston eriotzak?

 

 Aspaldin danok

 gabiltz lau gauzez aztuta:

 Egia gezurrakin

 zearo nastuta.

 Justizi izenean

 ainbat armatuta,

 maitasuna daukagu

 oso baztertuta,

 askatasuna berriz

 oinpean artuta!

 

 Lau gauz auek baztertzek

 oztu du fedea,

 ta or oñarriturik dago

 Goi Legea.

 Nork ez du gaur eskatzen

 mundu bat obea?...

 Ortarako askatu

 lenbailen pobrea,

 denok izan dezagun

 egizko pakea!

 

 Ogeitatik iruk gaur

 ez degu egirik,

 ez bai degu artu nai

 egizko biderik.

 Emen ezta izango

 benetan pakerik, e

 zta ere sekula

 mundu bat oberik,

 bekoentzat ez ba da

 zigorra besterik!

 

 Dirua jarri zaigu

 munduaren jabe,

 ta langilleak itun

 gaude pozik gabe.

 Izerditan kixkalduz

 barru danak labe,

 gizonak ez du bear

 zakur baten pare...

 Arnas gabe sortzea

 ez al gendun obe?

 

 Maitasun bero batez

 aztu utsegiñak,

 ori eskatzen digu

 Jesusen dotriñak.

 Biotzetatik kendu

 gorrotozko griñak,

 menpeko ta goikoak

 izanaz berdiñak...

 Denok ez al gera ba

 Jainkoak egiñak?

 

 Jaunak agindu arren

 alkar maitatzeko,

 gaur ez gaude gogotan

 ori betetzeko.

 Askatasuna nun da

 legez jokatzeko?

 Barruko kozka danak

 garbi agertzeko?

 Ezertxo ez da bear

 gizon bat iltzeko!

 

 Gauza bat nabarmena

 daukagu oraingon,

 alkar ezin ikusi

 etxe eta kanpon.

 Likurkerizko asmok

 biotzetan sakon,

 nola elburu auxen

 bakarrikan dagon:

 «Guk gerea egin da

 besteak or konpon»!

 

 Egiz jokatze orrek

 nola egin kalte?

 Arren, Jaunaren Legek

 asmo onez bete!

 Lagun urkoa beti

 biotzetik maite,

 Zeruko bidetatik

 ez joan aparte,

 Elizako gizonak

 au eskatzen dute!

 

 


inprimatu