inprimatu
Madalena
Izenburua:
Madalena
Sinadura:
Max Jara
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Inazio Berakoetxea)
Egilea(k):
Jara, Max
Inazio Berakoetxea

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1981
Orrialdea:
72-75

Madalena

 

Max Jara

euskaratzailea: Inazio Berakoetxea

 

 Udaberrian jaioa

 Bienvenida izan zan neska;

 ari itxoitearen poza!

 alako poza ikustean!

 ta alta-amaren zorapide,

 begi uts ziran arentzat;

 baiņan gaixoek, damurik,

 deitu zuten Madalena.

 Esan okerrak entzunik,

 —umea bait-zan artean—

 urira bidali zuten;

 galdu zan ain gaitz gabea.

 Egunak joan etorri,

 urteak damaz atean.

 Guraso zaarrak bere eske,

 a ikus naiez, il-aurrean.

 Beraren billa aizpa irtenik,

 aurkitzen du ez ustean,

 ta ain bestelako ikusirik,

 ez da ausartzen ezautzea.

 Begi urdin garbiak par

 dagite ille kixkurpean.

 Urrezko tintil sendoak

 dantzari belarrietan;

 jardunean ortz politen

 urre-izpiak dirdaietan;

 eskuak eraztundurik;

 sedazko jantzi ederrak

 aoa musu-egarri;

 beso txuriak eskeinka;

 egonean leia oro,

 ibilkeran oro festa;

 bularra dena tentaldi;

 dena arridura aren ternak.

 

 —Jainkoak on, anderetxo.

 Ta aizpa izanik biotzbera,

 itxuraz ez ba zan ere,

 —ain da bezgarria eza—

 ta bordan mirabe antzo

 gari jotzen zebillena,

 ta ezin zunak asmatu

 bizitza au iolas antzera,

 agur zegion lotsati,

 minduko ote zuan kezkaz.

 

 —Jainkoak on, urte askoz.

 —Noren billa dabil neska?

 —Aizpa nuan baten billa.

 —Ta aren izen? —Madalena.

 —Emen ez; ez det ezagun,

 dio guztiz lotsapean,

 nor dan igarri bait dio;

 ta bere itxura ikustean,

 eskuak eraztundurik,

 sedazko jantzi ederrak,

 arrokeria jun zaio;

 lotsa du soil barrunbean.

 —Neskak ez al du aizparik?

 —Ez dakit bai ote detan.

 Zer ari zan jakin gabe

 zebillen buru-gordeka.

 —Nere aizpana da aotsa.

 —Arrotz-amesak zureak;

 begiak lurrera ditu,

 ura ikusi nai ezean.

 —Bienvenida, ez ukatu;

 gezurrik ez, Madalena;—

 Jantzia munkatzen dio

 eta laztantzen illea.

 Ark ezin du buruz artu

 aizpa ari zaionik benaz.

 —Besoetan azi zaitut;

 zergatik ni ikus naieza?

 Ta ao orrek musu eman dit,

 nik orraz dizkizut ternak.—

 Arek ez zun begira nai,

 musua esku-artean.

 Baiņa ordun, belarrira,

 besarkatuz, ur-urrean,

 leen urteetako itx xamurrez:

 —Bienvenida, Madalena!—

 Bestea etsi-etsirik,

 eta aizparen babesean

 bere burua ume egiņik,

 mintza zitzaion onela:

 (beatz-artean tantaka

 malkoak pitxi antzera)

 —Samurraldi ontaz, aizpa,

 damutuko ez al zera!

 Bienvenida il zan betiko

 ume xamurra zanean;

 zuk aitatu garaietik

 soillik nauzu Madalena.

 Jauna iraintzea litzake

 joanaidia berpiztea;

 eta aizparik baldin ba det

 ez det merezi izatea;

 Ez nazazula, aizpa, zagun;

 nigana ager ez zaitea;

 ta iņoiz arkitzen ba zaitut

 ta ausar zugana urbiltzera,

 ni ikus gabe igaro zaite;

 obe zenduke itsutzea.

 Burutikan ken nazazu;

 biotz barrendik atera.

 Nor naizen ez beza jakin

 iņork, ta neronek ez-ta;

 ez nere aita zaartxoak

 iņork iraindu ez dezan;

 ez nere ama on-onak

 naiz egon barka naiean.

 Ta uka ez nazaten noizbait

 ez eta aizparen semeak.

 Nere eskuko jaioa naiz;

 nere gain arro izatea.

 Zugana erruki eske

 banetor, ez buru eman;

 nitaz erruki ba dezu,

 otoi, illa banitz bezela.

 Nigatik ez zaite mindu;

 kezka au bakar det barnean:

 lotsa aundiko amak sortu

 ta ezin izan zuzena.

 

 Beatz-artean tantaka

 malkoak pitxi antzera.

 

 


inprimatu