inprimatu
1970'gko 6 gn. Igandea
Izenburua:
1970'gko 6 gn. Igandea
Sinadura:
Gerardo Bernaola
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bernaola, Gerardo

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1980
Orrialdea:
117-118

1970'gko. 6 gn. igandea

 

Bernaola

 

 Gose-eguna da ospatzen

 gaur gure eleizetan;

 gosearen jaia dalako,

 zeozer nai dot esan.

 

 Begira daigun, bai, or-emenka

 zer dagoen jasoten

 emen geure ingurumari

 eta or mundu ortan.

 

 Asko be asko dakuskezuz

 or edozein tokitan,

 gonburuz bete-bete eginda

 ardau ta uiski-bitsetan.

 

 Beste millaka gizagaxok

 jan-edari urritan,

 istillurik naikoa dabe

 gau-egunez neketan.

 

 Ugaritasunean batzuk

 jan-edanez beterik,

 goseak illik beste batzuk

 arnas artu eziņik.

 

 Ogi-zati bat nok emongo

 gau ta egun begira.

 Oi, zenbat batean bestean,

 gosez ilgo ez dira?

 

 Tamalgarria da egiaz,

 or zelan bizi garan!

 Mundu ontan eukita be,

 danontzat naiko zer jan.

 

 Jainkoak eratuak gara,

 danok ez ete bardin?

 Gosea guztiz urruntzeko

 danok dogu zer-egin.

 Gose osoro kentzeko,

 egin daigun alegin!

 

 


inprimatu