inprimatu
Dora Etxebarria
Izenburua:
Dora Etxebarria
Sinadura:
Sabin Muniategi / Dora Etxebarria
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sabin Muniategi / Dora Etxebarria

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1980
Orrialdea:
64-69

Dora Etxebarria

                 euskal iatorrizko kolonbiar olerkarimea eta,

                     ango izkeltzaindiko lenengo emakumea

 

Muniategi'tar Sabin

 

         Betidanik, olerkari lurralde ugaria dugu Kolombia, gaztelar izkuntzadun

 Amerika'n. Kolombia'ko olerkari aipatuenak, Bogota'ko Euzko Etxea'ren laguntzaz

 ta Abrisketa'tar Pantzeska'ren ardurapean, «Kolonbiar Olerki Txorta Euzkeraz»

 izenburuko bilduman aurkitzen dira, bi izkuntzetan, gazteleraz eta euzkeraz.

 Liburu au, 1968 gko Garragarrillaren 24'an argitaratua izan zan Amorrortu-tar

 Sebasten eta Semeen irarkolan, Argentina'ko Buenos Aires'en. Guztiz 31

 olerkari. Euzkeratzalleak, Lin Akesolo, Jon Beistegi, Iñaki Goikoetxea, Sabin

 Minuategi eta Jagoba Onaindia izan ziran. Bilduma ontatik ere, beti gerta oi

 danez, olerkari ospetsuren bat edo beste, eztakit zergaitik, bazterturik

 gelditu ziran. Orietako bat, gaur Kolombia'ko Izkeltzaindiko dugun euskal

 iatorrizko Dora Cecilia Etxebarria, idazlanetarako Dora Castellanos, senarraren

 abizen-deituraz entzute aundiko egin dan olerkarime eta izparlari bikaiña.

 Abrisketa'ren bitartez iritzi nintzan aren olerkitzazko ezagupidera. 1971

 garrenean, Patxi'k onela idatzi zidan: «Recordado amigo Muniategi: La poetisa

 colombiana Dora Etxebarria quiere tener algunos de sus versos en euzkera.

 Querrá ud. traducirme la adjunta trova?» Nola ezetza eman atzerritik zetorkidan

 euskalzaletasunezko onelako euskari eder bati? Alik lasterren eta, pozik, bete

 nuan aren naia, Ipar-Euzkadi'ko euskaldun baten, Joan Etxebarria'ren oñordeko

 alaba errimearen guraria. Arrezkero Dora, beren neurtitzen bidez, oso begiko

 eta ezaguna egin zait. Sen aundiko olerkarimea dugu. Irudimen aberats eta gogai

 biziz eta egitasun mardulez, ederrik lantzen ditu izadiazko margopean poemak

 sakonduz. Dora'ren liburuak dira: «Clamor», «Verdad de Amor», «Escrito Está»,

 «Eterna Huelga», «Hiroshima Amor Mío», (Au osorik euzkeratu nion), «Luz

 Sedienta», eta, labatik atera berria dan «Año Dosmil Contigo». Emakume-emakumea

 dugu; gauzak egoki, zuzen, ioskera ederreko bildurapean, maitasunezko sugar,

 bioztasunez azaltzen dakina da, gordinkeririk gabe, benetako giartasun, emakume

 senez. Aintziñako neurtizkera zalea izanarren gaurkotasunezko gogo, izakera

 berria iraultzen digu betikotasunezko moldeetan. Grazi aparta darakus

 amalaukoak borobiltzen. Batzuen ustez, kolonbiar emakume onen lanik

 garrantzitsuena «Hiroshima ene maitea», omen da. Karraxi dagin mundu bat

 daurkezkigu berrogei ta amairu laukozko neurtitz izukarietan. Oraintsu

 London'go BBC emana da, Dora'k berak, opaldua: «Zuri, Bakea Ereiten Duzulako»:

 

                 Amildegiko zaldi beltza

                 Hiroshima'ko onto beltza

                 beren korain iltzalleakin

                 mamu antzo ortziratu zan.

 

         Dei dagigu Hiroshima'ra begiperatzeko an gertatuko atomu-indarrak

 ereindako autserrezko negargarrikeri aztu-eziña:

 

                 «Atoz Hiroshima'ra, ene maitea,

                 ikusteko nola galdu zuan lurrak

                 ainbeste mendeetako bere narrua

                 izugarrizko suge batek bezala».

 

                 «Ezetasun ta atsegintasunerako

                 Iainkoak sortutako aizeño bigunak

                 piztitzar baten bafada antzeratsu

                 putz egin zuan txarkerizko erauntsiz».

 

                 «Loreak orain ez dute ba bizirik

                 ezta ez ziran loretu erleak;

                 bakarrik sumendizko karrakautsa

                 gelditu zan arrien aurpegietan».

 

                 «Bizia euntzen ari dan odolaren

                 aria ebakia or gelditu zan

                 ta aren lurriña ixurikatua

                 kutsu gorrizko odoltza batean».

 

                 «Au eremu itzela au naigabea

                 azkatuz erormin zirriztadea

                 basa-piztien antzera alkar jaten

                 diran giztalde itsuaren artean».

 

                 «Itsutzen duan argi ikaragarri

                 argi artean ke-laiño aundi bat.

                 Txerren deabruak inpernuetatik

                 aizeatu zun bere aserre gorria».

 

                 «Hiroshima ezabatua gelditu zan

                 bere sustraietetik erraiki gabe

                 Tximiztaz te oñaztarriz egindako

                 itxasbidutz ikaragarria lertu zan».

 

                 «Aztikerizko ikurratza eten zan

                 zoritxarraren astapena egin zan

                 bizidun oro bereganduko dituana

                 bere eromenaren azken-aldiraño».

 

                 «Gu gara bai gu gara Hiroshima

                 beti-betirako desegiten gara.

                 Bakarrik izpiraiz-indar autserrea

                 eramango du eriotzaren autsak».

 

                 «Antzik gabe, millaka gizaki,

                 —alamenkak, karraxiak, biraoak—

                 Ai, Hiroshima, ene maitea,

                 nolako miña dutan bekain artean!

 

         Ats aundizko biotzondo eta sakontasun argiz idatziak dira Dora'k

 idatzitako poemak. Poema eder, bizi-biziak, maitasunez egiñak.

         Beraz, ez da arritzekoa emakume onek artu duan goreskuntza berezi,

 andigarria, beren sorkunezko aberria aintzaltzean, goralgarria gu

 euzkaldunentzako, aren Euzkadi'ganako maitasunagaitik. Kolonbiar poesiaren

 emakumezko eredua. Aintziñatiar neurtitzarabera azaltzen du, gaurkoz, biziari

 darion egintzazko, kezkata. sun eta urduritasunezko olerkeraren izpiritu

 berria.

         Bertso azkatuan trebea baiña, beren maixutasuna dagerkigu lirikutasuna

 daraskuten, ederrik taiuturiko amalauko ereskidetsuetan. Sariak iaso zituen

 beren «Redondillas a Sor Juana», «Hiroshima, amor mío» eta, «Anclado en mis

 Sentidos» poemakin. Olerkarime onen olergai erabillienak Bizia, Maitasuna eta,

 Eriotzea dirala esan genezake. Baiña, maitasunezkoa da aren arnas eta bizitza

 iturria. Aberriko mugak igaroz, aren poemak, mundu zabaleko egunkari eta

 aldizkarietan argiratuak izan dira. Errusiar, italiar, euzkotar izkuntzetara

 itzuliak.

         Irakurriz obeto iabetuko gara eta, goazen olerkari beraren eskutik aren

 azkenengo «Año Dosmil Contigo» ra. Sarrerako poeman, euzkeraturik, maitasunaren

 aitorkuntza bitxi au dakarkigu:

 

 Maitasunaren Eite Eta Graziz

 

                 Gauza guztiak etorri zaizkit

                 maitasunaren eite ta graziz:

                 gaztetasuna, erle urreztua,

                 urreztaturiko dirdai biziz.

 

                 Ta, ego urdiñezko iorana

                 aren zeruzko soñanzki eztiz;

                 ta, biotza zillar ta urrezkoa

                 leiarrezko ormapean dizdiz.

 

                 Zoragarriko itxaropena

                 aren maozko alaitasunez

                 ta Babel Dorre bezalako

                 atsekabe baten naasmena.

 

                 Irain gaiztoen aantzitzea,

                 ontasunezko nai izatea,

                 deunen goi-apaltasun emea,

                 Simbad'en ekaitz parraztadea.

 

                 Esku-barru gaiñean, gaur-betiz,

                 atsegiñetik naigaberaño

                 gauza guztiak etorri zaizkit

                 Maitasunaren Eite Ta Graziz.

 

         Dora'k maitasuna du abesgai; beti maitasunari buruz ari da

 ametslariñetan garitzak aletzen: «Nik maite zaitut— Zugaitik dakit egiazko,

 maitasun berri—. «Lore bakoitzean opatzen da —basoaren gogo arima guztia

 —osorik emango nintzake— loreak ematen zaizkigun bezala—. —Bai, eskeiñi zaitez

 bai, maite, niri—, aizea eskeintzen zaidan bezala— aundia izan dedin, oso

 aundia —poz-atsegin txiki-txiki, guzti au—. Parka eskatzen dio maitasunari;

 «—Parkatu eiguzu maitasun— bizi izan ez gendun iorantasunagaitik— zure urbil

 eskubian egon giñalako— gurea izan zan ordu artan...—

         Ta, damuturik balego bezala ots dagi: ...«—atsegindu ez giñan

 orduagaitik —eman ez genduzan muxuak gaitik— igarotzen utzi gendun aldia

 gaitik— izan ez gendun semeagaitik— eta, abar, zintzotasuna dario neurtizkera

 eder baten bidez.

         Baiña goazen aren amalaukoetara, ia euzkerearen itzekin eltzen garan

 edo urreratzen garan erdarazko bertsoetan azaltzen dakin gogotasun biziko

 edertasun egokira:

 

 Loro Zutitua

 

                 Nire sustrai guztiak zugandik dira alikatzen

                 zure abotsez naiz bazkatzen, zure begiradatik,

                 eta, zugandik bizi naizelako lilluraturik,

                 oldozten dezunagaitik, dezunagaitik mintzatzen.

 

                 Aragi minberatuaz eta gure ille zuriakin

                 ioango gara azkenean. Gure egi aundiaren

                 garraldia, gero, aantzia izango da ilten naizen

                 une berean edo, zure il-zoriko arnasakin.

 

                 Lastoa, txortena, sustraia, lorea, igalia,

                 maitasunaren guna izan ziran, une bateren

                 barrunbean, guretzako zuana umaotu bizia.

 

                 Eguzki t'aizez, itzalge, ezetasun gabetua,

                 zure izate berberean naizelako bazkatzen

                 lore bat naiz ni, samin zorigaitzetan zutitua.

 

         Bioztasunez betekoak eta mamitsuak dira Dora'ren amalaukoak zein baiño

 zein ederragoak: «Zeiñetan Ametsa egia Dan», «Nefertite» «Betikor Lorratza» ta,

 abar, baiña beste batekin amaituko dugu gure iatorrizko olerkarime onen

 zeintasuna, nun erakusten duan beren eta, emakume bati dagokion amatasun

 egarria.

 

 AMETSEZKO AURRA

 

                 Nigan azkortzen nabaitu dut zure aurra,

                 alikatzen nira ezurretan, dardarati,

                 gero izaki batek ar dezan bai, poliki,

                 zure aurpegizko antz ederraren ikurra.

 

                 Geldirozko erretze bat da pentsatze ori,

                 zein egunean, zein gauean, esadaizu noiz

                 zure odolaren moxalak, lau-oinka, bizi,

                 elko diran nire gerrira, berant ala goiz;

 

                 Nire ibarretan ugoldez gañezkaturikoa,

                 zure ibaiaren sukarra baiño nereagoa,

                 zuk emandako bizia baiño zureagoa.

 

                 Laztantasunaren eta muxuen aurtxoa;

                 seme bat zurea ta nirea, biotzekoa,

                 gure ezurren dirdaiak baiño obeagoa.

 

 


inprimatu