inprimatu
Lau olerki
Izenburua:
Lau olerki
Sinadura:
Julio Barrenetxea
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Inazio Berakoetxea)
Egilea(k):
Barrenetxea, Julio
Inazio Berakoetxea

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1980
Orrialdea:
59-62

Lau olerki

 

Julio Barrenetxea

euskaratzailea: Iņazio Berakoetxeak

 

 ŦAots garbi, bigun, sendo ta egokia, itza ta irudia berri egin ditu zenbait

 aurrerakoien naas-maasetara jo gabe. Doņu emea maite du, ta or ematen ditu bere

 iku-aldi xe ta zeatzak, zuurki ta liraintasunezŧ. (Alone, azterlea)

 

1) Uzta

 

 Arrantzaleak ba doaz

 ba doaz uzta-billa.

 Zorionekoak zuek,

 itxas-lur oldartsuak.

 

         Lurgintza gabeko landak.

 Ur eta gatz-alorrak.

 Nork erein zitun arraiak?

 Nork eraiki koralak?

 

         Izartegi lasaiaren

 zaipeko lurraldeak.

 Ur autsiaren loreak

 nork ote zitun landa?

 

         Arrantzaleak ba doaz

 eta kantari doaz.

 Beren kantuak ez ote

 lore-landatzailleak?

 

2) Zabuak

 

 Arratsean umez gal-gal zabuak.

 Urrun-urbiltzen du gola kulunkak.

 

         Zabu-adar alai ta zainikera.

 Dilindan umeak igali eran.

 

         Zeru-muga urdiņa jo dute sokak.

 Gol zabaletatik datozte aurrak.

 

         Aizea tenk dago, muņoak geldi,

 zuaitzak gelbera, ura barerik.

 

         Aurrak damaiote beren ume-indar

 ta inguru guztia dator bizira.

 

         Aize, muņo, zuaitz, ur bere artan,

 zabuari esker jar dira dantzan.

 

         Eragin gaberik ziruditenak

 nere baitan dira malabar-jostak.

 

         Eta ni patxadan, amor emanez,

 arrats-zabu ontan naiz seaskatzen.

 

3) Ertz-agoa txirulakin

 

 Itxu-itzalak jotzen du ta

 argi dario txirulak.

 

         Dirdiz dagi ertz-agoak

 argi-kanturi eskerrak.

 

         Erreaz miņa uxatzen da

 ta itxuak txirula ketan.

 

         Aren kantua gauean

 argi ziztor txuria da.

 

         Eresi negargarria,

 txistu-mokoan piztua.

 

         (Zeruetako illunean

 pizten da illargi zuria).

 

         Begi-illargiren zuria,

 soņu zuridun txirula.

 

         Badu gauak illargia

 ta itxuak bere txirula.

 

         Lelo zuriak abestuz,

 illunpe-miņa uxatzen du.

 

         Goitatik doan illargi

 txirula-otsa dirudi.

 

         Ertz-agoa txirulakin,

 ta illargi-izpia an kantari.

 

4) Inguru

 

 Nere amona txikia da ta urruna,

 aspaldiko jardunez betea.

 Urte-pillaren mugan leku-egiņik,

 nere aitaren asialdian.

 

         Kaxkarra da, errixka baten antzera,

 ta argandik irten zan egun batez

 nere aita, bere musika txortarekin

 mundu-bazterrak ingura naiez.

 

         Erriz-erri ebilli zan ene aita

 nere billa, urietan zear,

 ene amaren bagitan kukuturik

 begiztatu ninduen artean.

 

         Amaren begi argien gordeenean

 negoen ur-arria bezela.

 

         Eta ene aitak bere bizitzako

 aalegiņik xamur, errexenaz

 neke-jolasetara atera ninduen

 munduko beste umeekin batera.

 

         Egun batez ene aita abiatu zan

 ixiltasunaren lurraldera.

 Begiak itxi-itxirik zeramazkien

 eta otz gorria eskuetan.

 

         Arrezkero amona or da gelditu

 beste munduko zera bezela.

 Sar-atera egin oi det errixkara

 ames dagidan erauskiņetan.

 

         Gauza illak erne-berritzen diraneko

 nere oroimenaren errixka!

 Neroni naiz ene aita berarentzat,

 itzul bat egin dun ene aita.

 

 


inprimatu