inprimatu
Gitxitan oberik!
Izenburua:
Gitxitan oberik!
Sinadura:
Eugene Field
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Jon Beiztegi)
Egilea(k):
Beiztegi, Jon
Field, Eugene

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1969 III-IV Gazta¤adi
Orrialdea:
38-39

Gitxittan oberik!

                               (Eibar'ko erara)

 

Eugene Field

euskaratzailea: Beiztegi'tar Jon

 

 Andoni nok aittantzat, arrebentzat Anton,

 Antontxu amarentzat, kalian or-konpon!

 Neskia ez, da pozik —obe juat mutil,

 Ez txori, ez kopeta, ez beste katramil!

 Sagar barrixak jan da errekan igari

 Rizinorik iñoiz bez tripako miñari!

 Urte osuan ez b'ok neregain eulirik,

 Gabon aurrian, ara, gitxittan oberik!

 

 Txakur bat jaukat, Txinbo, katuekin gerran,

 Salto bat, ta katuak etxakik nundi dan!

 Goitiberan gabixak Musatai kalian,

 Burdidunik ba'letok, mutillok gaiñian!

 Asarretzen ba'jakuk idi zaintzaillia,

 Akulua jasota, makillakadia?

 Ospa danok orruaz, burua gorderik,

 Gabon aurrian baiña, gitxittan oberik!

 

 Aundi eitterakuan, amamak esan jok,

 Bere anai zarra lez fraille izango ei-nok,

 Kanibalak Zeilan'en jan ebena letxe,

 Ederra ei dok baiña, obe dok ementxe!

 Amamak etxok iñoiz gerrarik ein Txara'n,

 Ez Eddie Polo'nik ikusi Kruzeta'n,

 Edo jakingo la'ukek zer maitte dodan nik

 Gabonetan ezik, ba, gitxittan oberik!

 

 Ta ara Txinbo ta bixok, ain geldi ta zuzen,

 Orren begixak neri: Zer dok oker emen?

 Katu zarra jatxi dok arasa gaiñetik

 Bildur ia ete-dan adarra joterik!

 Ain nok baiña gozua ta asi biarrian,

 Amak aittari: «Ara, sartu da senian!»

 Mutilla izan dok a ta, ezin sinizturik:

 Gabonetan ete-aut gitxittan oberik!

 

 Gabon aldia ei-dok —intxaur, turroi, legatz—

 Mutil onentzat eiña, ta ez gaiztuentzat;

 Garbittu arpegixa, ta uliak orraztu,

 Gizoneri «Bai Jauna», «Bai Andria» andreri,

 Oiñetako ta frakak ez eixaz urratu;

 Ta iñor ba'letok maira, kontu gozuari;

 Erregenak be laster, egon aztu barik,

 Gabonetan i aiña, gitxittan oberik!

 

 


inprimatu