inprimatu
Egia ta maitasuna
Izenburua:
Egia ta maitasuna
Sinadura:
Guzurti
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Guzurti

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1969 I-II Udaberri
Orrialdea:
125-126

Egia ta Maitasuna

 

Guzurti

 

 Larrea, zer daukazu

 Zeure izatian

 amaika istori da

 zure orma tartian;

 etzara lotan egon

 frutua emotian,

 bi milla ta zortzireun

 gizaldi batian.

 

 Ekaitzaren azpian

 daukagun mundua

 askatzeko zenduen

 artu agindua;

 pekatu ta guzurrez

 dago zikindua,

 egia ezautzeko

 badegu ordua.

 

 Munduan ezautu dau

 amaika kartzela;

 egia diñonari

 zigorkada itzela;

 Kristok agindu eban

 maite gaitezala,

 zabaldu agindu au

 usoak bezela.

 

 Zuen atzetik dabil

 naikoa eiztari,

 baiña «uxoak» jarrai

 zeuen bideari:

 justizizko egiaz

 zaiteze gidari

 guztia zor dautsagu

 geure erriari.

 

 Sarri izango zare

 naigabez jausita,

 ez gogo ta ez indar,

 biotza ausita;

 baiña beian erria

 menpe ikusita,

 zabal egi-egoak

 etxean asita.

 

 Maitasun askatzeak

 gerra dau ekarten,

 beti ez dira bakez

 erriak izaten;

 lagundu egiari

 bidea eruaten,

 bakea nai badogu

 lortu egun baten.

 

 Kanpoko lurrentzako

 mixio indarra

 urrunean da beti

 gogor zoritxarra

 eta geure errian

 zotin ta negarra,

 ez al daukagu emen

 mixio bearra.

 

 Semeak ama ezin

 ukatu iñola;

 badakizue Larran

 begira dagola,

 bere erriagaitik

 malko dariola,

 errien alde eskatzen

 biotz ta odola.

 

 Eskapularioa

 zeuen bularrean

 eskudo bat bezela

 toki ederrean,

 zer lan naikoa dago

 gaur zuen aurrean

 euskaldun izanagaz

 euskaldun lurrean.

 

 Maitasuna ta egia

 zuen irrintzian

 erria maitatuaz

 erritar antzian

 berari eskeñita

 lanbide bizian:

 Kristo ezta maitatzen

 errian ezian.

 

 Erri maitale jator

 aurrelari izan,

 nundik nai eta beti

 egi utsa esan.

 Kristo lez askatzaille

 biurtu gaitezan:

 gu askatzeko bera

 kurutzean il zan.

 

 


inprimatu