inprimatu
Negarrak
Izenburua:
Negarrak
Sinadura:
Paulin Solozabal
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Solozabal, Paulin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1969 I-II Udaberri
Orrialdea:
43

Negarrak

 

Egieder

 

 Zenbat lagun ete dagoz

 ikusten dan

 edo ez dan gerunari

 begira.

 Buruz-bera

 erdi-il irudian!

 Ta gizadia gora-beraz,

 ardura

 eta

 maitasun

 bearrean.

 Negarrak gorputza legortzen,

 samintasunak biotza naibagetzen,

 goseak bizia urritzen,

 zuzenbagekeriak gizadia birrintzen...

 Ilteak ezin esan ala,

 ta zelan bizi,

 arazo onen artean...

 anaien kurutzeagaz

 norbera kurutzatu barik...

 Kristok nai dau,

 Kristok eskatzen dau,

 lotsabagekeria luditik kentzea...

 Gizon bakotxaren ardurea da

 geure argi... kemen... egiaren aroz

 ludia barriztutea.

 Lo-belar ez gaitezen izan.

 Itxartu, gizona,

 zure adore guztiagaz

 ots egin,

 gau ta egun,

 onaren alde

 erri arazoak konpontzeko

 gizonen bizi oberako.

 

 


inprimatu