inprimatu
Illunabarrean
Izenburua:
Illunabarrean
Sinadura:
Ilintxolazabal
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ilintxolazabal

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1969 I-II Udaberri
Orrialdea:
28

Illunabarrean

 

Ilintxolazabal

 

 Illunabarrean, begi eder batzuk

 ezagutu ditut; andereņo begiak.

 Une artan zerioten dizdiragatik,

 izar zatitxoak ziruditen biak!

 

 Ustekabeak, opatu dit ikustea,

 ta agurtu nau, irri-parre ittunez.

 Nolabait, aspaldi erne zitzaigun

 kidetasuna, eziņ igartu aiņ errez!

 

 Eta bere ibilkera dotorearekin,

 urrindu zait, elizarako bidean,

 nere burua, iges egin zuten egun

 aiekin, oldozkor, utzi ondorean!

 

 Beltzaran, begirakune xamurrekoa!

 —barne-itzez, deitu diot zijoanari—

 gaurko meza bitartean, nere alde,

 jaso itzan Zerura, iru Agur Mari!

 

 


inprimatu