inprimatu
Aingeru ameslariak
Izenburua:
Aingeru ameslariak
Sinadura:
Rafael Alberti
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Sabin Muniategi)
Egilea(k):
Muniategi, Sabin
Alberti, Rafael

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1968 III-IV Uhaina
Orrialdea:
109-110

Aingeru ameslariak

 

Rafael Alberti

euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin

 

                 I

 Gogoratu zaitez ordu artaz

 illunpeko errege baten aurka ieiki ziranean

 logelatako begi ikusgaitzak.

 

 Badakizute, badakizute. Utzi nazazute!

 Nire luzeran irikitzen ba'dira elur-arrakalak,

 ur-geldidun illobiak,

 amets ugertuzko izar-lañoak,

 giltzapetu betiko zuen betazalok.

 Zer nai dezute?

 

 Ikusi ezin diran begi aundiak lei bizian.

 Ziri gorituak ormaetan barrentzen dira.

 Begi-nini illak birabiraka,

 maindiriak.

 

 Erregea betulazko kirikiño bat da.

 

                 II

 Baita,

 baita logelatako entzumen ikusgaitzak

 illunpeko errege baten aurka.

 

 Badakizute, nire aoa zenbakien ta izki illen

 izenezko usin bat dala.

 Anotsak nire itzikan gabe aspertzen dirala

 ta iñoiz esan ez nuenak aizea ezetsi, gorrotatzen duala.

 Ezer entzun bearrik ez dezute.

 

 Baño entzumenak bularpean aunditzen dira.

 Eskaiolazkoak, otzak,

 eztarriratzen dira,

 odolaren aterpe geldikorretara,

 ezurren odietara.

 

 Errege bat izkuturik ez duan kirikiñoa da.

 

 


inprimatu