inprimatu
Bertolt Brecht'en kantak eta poemak
Izenburua:
Bertolt Brecht'en kantak eta poemak
Sinadura:
Bertolt Brecht
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Juan San Martin)
Egilea(k):
San Martin, Juan
Brecht, Bertolt

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1968 III-IV Uhaina
Orrialdea:
102-105

Bertolt Brecht'en kantak eta poemak

 

Bertolt Brecht

euskaratzailea: Otsalar

 

Ondore markatuak

 

 Bonbardeoak guregana eldu baino anitz lehenago

 bizi ezinezkoak ziren gure

 uriak. Kaiņo-zuloak

 ezin zituen eraman

 zikiņak.

 

 Asmo gabeko erasoetan erori baino anitz lehenago,

 oraindik zutik zeuden uriak igaro ondorean,

 gure andrek ziren

 alargun, eta gure semeek umezurtz.

 

 Markatu zirenak hillobietara eror baino anitz lehenago,

 adiskideak falta genituen. Kareak jan

 zizkigunak ez ziren ia aurpegiak.

 

Herbesteraturik.

Lehen urteen gorde-lekua{TITULUA} (1)

 

 Madarien eta Sund'en arrean zauden etxea; errazu:

 ĢEgia zeatza daģ ezaupide zaharra

 igesik joan zanak, denboretan edukia zure ormen artean,

 irauntze ahal du bonbardeoen ondoreau?

 

 (1) Brecht'ek orman idatzia jarri zuen ezaupidea: Die Wahrheit its Konkret (=

 Egia zeatza da).

 

Itzulera

 

 Ene sortherria, zelan arkitu nuen?

 Makiņa bat bonbardeo ondorean

 etxera itzuli naiz.

 Ta nun da ene etxea? Khez ikusten diran mendi

 handi haietan.

 Erretzen dagoana,

 hura da.

 Ene sortherria, zelan hartu ninduan?

 Ene aurretik dijoaz bonbardeoak. Amaika hilketak

 nere etorrera adierazten dizute. Su-oldeak

 aurreztu dute semea.

 

Zer ukan zuen soldaduaren andreak?

 

 Zer ukan zuen soldaduaren andreak

 Praga'ko uri zaharretik?

 Zapata parea, agur bat eta

 takoidun zapatak ukan zituen Praga'tik.

         Praga'tik ukan zuen.

 

 Zer ukan zuen soldaduaren andreak

 Vistula igarotzen dan Varsovia'tik?

 Kolore ederdun liņuzko atorra

 bat ukan zuen Varsovia'tik.

         Varsovia'tik ukan zuen.

 

 Zer ukan zuen soldaduaren andreak

 Sund'ek bustitzen duen Oslo'tik?

 Larruzko lepokoa ukan zuen Oslo'tik,

 erregalu ederra Oslo'tik ukana.

         Oslo'tik ukan zuen.

 

 Zer ukan zuen soldaduaren andreak

 Rotterdam'go uri aberatsetik?

 Sonbreru eder bat ukan zuen

 ta zein ederki ematen duen holandresen sonbreruak!

         Holanda'tik ukan zuen.

 

 Zer ukan zuen soldaduaren andreak

 Bruselas'ko uri ederretik?

 Andre guziak beti amets egin duten

 arreun-xerra ukan zuen Bruselas'dik.

         Bruselas'dik ukan zuen.

 

 Zer ukan zuen soldaduaren andreak

 Paris'tik, argiaren uritik?

 Sedazko soineku bat ukan zuen

 —hura adiskideen enbidia!— Paris'tik.

         Paris'tik ukan zuen.

 

 Zer ukan zuen soldaduaren andreak

 Libia urrutiko Tripoli'tik?

 Kate bat eta kuttunak,

 kobrezko katea ukan zuen Libia'tik.

         Libia'tik ukan zuen.

 

 Zer ukan zuen soldaduaren andreak

 Rusia'tik, bukaera gabeko lurralde hartatik?

 Alargunaren buruko-beltza ukan zuen

 hilletetara joateko, Rusia'tik.

         Rusia'tik ukan zuen.

 

                               (Schweik Munduko bigarren Gerratean-dik, 1942).

 

Galileo'ren dotrina eta eritzia

 

 Oro-ahaltsuak erran zuenean ĢEgin bediģ,

 eguzkiari erran zion, bere aginduz,

 kriselu bat eraman zezala munduaren jiran

 neskametxo bat orbita inguruko bezala.

 Zeren, beren nahia zen haur bakotxa

 jira zezala bera baiņo hobearen inguruan.

 Eta ariņak asi ziren astunagoen inguruan bueltaka,

 atzekoek aurrekoen ondorean, zelan lurrean ala zeruan,

 

 eta aita santuaren bueltan jiratzen dira kardenalak.

 Kardenalen bueltan jiratuz apezpikoak.

 Apezpikoen bueltan jiratuz sekretarioak.

 Sekretarioen bueltan jiratuz errejidoreak.

 Errejidoreen bueltan jiratuz arotzak.

 Arotzen bueltan jiratuz zerbitzariak.

 Zerbitzarien bueltan jiratuz zakurrak, oilloak eta eskaleak.

 

                                               (Galileo'ren bizitza-tik, 1938).

 

 


inprimatu