inprimatu
Ezbaitasun
Izenburua:
Ezbaitasun
Sinadura:
Sabin Muniategi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Muniategi, Sabin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1968 III-IV Uhaina
Orrialdea:
80-81

Ezbaitasun

 

Muniategi'tar Sabin

 

 Lurraren altzo,

 gerri zabalean...

 amazortzitik ogeirako

 gogo,

 irudimen,

 odolaren

 aizetasun ariņez

 ta, amets-dariozko

 maite-egada betean,

 izatekotan... izan!

 

 Ai! ene,

 ene biotz!:

 zer,

 noiz,

 nun,

 nola izan!

 

 Amets-egoz,

 aizeņo arin batek ikutua,

 goraka nebillen bai,

 bere agerkera,

 mirari aundi,

 pozgarri ori...

 nun,

 noiz,

 nola egituko ote zan.

 

 Olaxe,

 izango ala ez izango...

 burua bero,

 oņak otz...

 ai, ene biotz!

 Aintzane,

 Gorane,

 Nekane...

 begirik begi,

 ainbeste zeru

 biotz-bitarte!

 

 Egunak igaroaz

 beti,

 nun,

 nola

 gertakizun,

 biotzeratze

 elkarbide eder ori,

 noiz izangotan.

 

 Beti

 begirik begirako

 lilluramen,

 ezbaitasun itsu,

 itunez nebillen

 norezka

 gelditua...

 

 Biderik egoki,

 biderik artez,

 biderik bideena

 zein ote zan

 ezin bereziz...

 

 Illargia ere,

 beti illargi...

 (odei arteko maitale

 zoro garbi)

 goietan zurbil,

 (tarte-marteka)

 esturaz zebillen

 odei aztun,

 odei beltzari,

 nola igesi...

 

 Alere,

 zerudi

 goi zabalean,

 izarrak nekusan

 diztikor,

 ain argi!

 Batzuk emaitza betean,

 besteak ernemin,

 ain urruti...

 ortziaren azkenik-eza

 ta, aunditasuna,

 adiraziz.

 

 O, biotz!

 ni ere,

 neure

 maite itzalez,

 neure

 amets-gurarizko

 gazte itxaropenez,

 gau-giro bigun

 ta, aizeņo,

 argi txuri baten egoetan

 bide billa nebillen,

 Illargia bezela

 odei artean,

 bidemin...

 

 Zein ote zan,

 neure begidun begi...

 txuri?

 urdin?

 beltzeran?

 Begiak begietan,

 bat eta bik

 maitezka,

 nerezian neunkaten,

 biderdi estu,

 gurutzetu batean

 ezbaitua.

 

 Geldi-geldi neunkaten bai,

 urrezko biotz-katez esitua;

 lurraren arnas gori

 ta, bere lore-lurrin

 arantza zorrotzez

 zauritua...

 neure izate,

 gogai, itxaropen,

 gogo guztiarekin

 argi-itzalpean,

 gurari bizian

 neunkaten,

 ain gogo sentikor,

 ain gogo arin,

 ta, biotzondo goigarri,

 egatian bildua.

 

 Eta,

 ameskor,

 eder-goizale ziran atz biziotan

 ta, dana zorion-apurrez oretua,

 bizia zeridan egan,

 begietara begira,

 maitezko lillura

 ta, egarri bizian...

 ia, neure bide,

 neure benetako izar,

 neure

 bizitzako argi-itzalpe garbia,

 hiderik bidezkoena zein ote zan

 

 


inprimatu