inprimatu
"Zazpirak"
Izenburua:
"Zazpirak"
Sinadura:
Pedro M. Aldana
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldana, Pedro Mari

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1968 III-IV Uhaina
Orrialdea:
71-72

«Zazpirak»

 

Aldana

 

 Urte guztietan lez

 aurtengo udean

 zazpi lagun joan gara

 umore onean

 Euskalerri osoa

 ikusteko ustean

 garragarrillen ogei

 ta bigarrenean.

 

 Ariatza'tik urten

 iru ta erdietan

 eta Naparra aldera

 bederatziretan

 jan edan egiteko

 mendi tontorretan,

 gose ta egarri giñan

 ordu guztietan.

 

 Garralda erri polit

 ez ain euskalduna,

 mendi artean lirain,

 garbi ta txukuna,

 erbestekoentzako

 guztiz babesduna,

 an igaro genduzan

 gau bi ta eguna.

 

 Jaungoikoa'k mundua

 egin ebanean

 arduraz ibilli zan

 gau ta egunean.

 Arrigarrizko gauza

 bat sortu eikean

 Euskadi jarri eban

 itxaso ertzean.

 

 Ikusi doguz mendi,

 baso ta zelaiak,

 baserri eder eta

 erreka alaiak,

 abestu doguz bertso

 ta abesti zoliak,

 bete doguz geienbat

 gure gurariak.

 

 Zazpi lagunok beti

 ondo konpondurik

 arazu danerako

 ederto baturik

 lo be egiten gendun

 biñaka alkarturik,

 anaiak bai gintzakez

 ulea arturik.

 

 Orain jakin daizuzan

 guztion izenak

 Pedroa zan lenengo,

 Pablo bigarrenak,

 Lauren eta Deunoro,

 Anas bosgarrenak,

 Bitoren, Pedro Mari

 onexek azkenak.

 

 Amalau ollasko ta

 amaika lukainka

 janak izan genduzan

 apurka-apurka,

 baña ez uste gero

 ziranik banaka,

 Deunoro'n goseagaz

 sarritan biñaka.

 

 Iru egun egin da

 etxeratutean

 poza nabaitu al zan

 danon biotzean.

 Urrengo egunerako

 guztiok lanean,

 datorren urterarte

 ekin jardunean.

 

 Datorren urterako

 ein dogu aukera:

 San Pedro'z joateko

 Santander aldera,

 ango lur erdaldunak

 ezagututzera,

 mendi ta atx-zuloak

 gogoz ikustera.

 

                                                         Ariatza'n, 1967-7-26.

 

 


inprimatu