inprimatu
Baiņa... zergaitik!
Izenburua:
Baiņa... zergaitik!
Sinadura:
J. Josu Argiņarena
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
J. Josu Argiņarena

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1968 III-IV Uhaina
Orrialdea:
47-48

Baiņa... zergaitik!

 

J. Josu Argiņarena

 

 Jauna, zergatik duzu

 gizona maitale egin?

 zergaitik sortu duzu

 gorrotoa dakarkigun

 maitasuna?

 

 Eguzkiaren eta odeien

 arteko gudaren antzekoa

 bizi da gizonengan;

 dolarrarekin gizonaren odola

 erosten ari gera,

 errurik ez duen gizonak

 landuko duen baratzan

 ixuritzeko.

 

 Gizonek beren bakardadean

 maitasuna ezagutu gabe

 bizi izan balira...

 eguzkiak ez ote zuen lurrean

 zoriontsu geiago

 ikusiko gaur goizean?

 ta illargiak, gorroto

 ez dan gizona?

 

 


inprimatu