inprimatu
Azken printza legorra
Izenburua:
Azken printza legorra
Sinadura:
J. Josu Argiņarena
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
J. Josu Argiņarena

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1968 III-IV Uhaina
Orrialdea:
46-47

Azken printza legorra

 

J. Josu Argiņarena

 

 Eguzkiaren azken printza legorrak

 samindua utzi ninduen;

 egunaren zear jasan ziren uneak

 berekin zituen soņean;

 Une bakoitzak betea zuen

 bere egin bearra

 Izan zan, eta...

 penarik eztu bere utsean...

 

 Zergaitik! Zergaitik!

 illunabarreko azken printza galduak

 ereiten du nigan kezka bat...?

 Nor ote litzake

 azken dirdai bildurti orrek

 egunero dakarkidan dei ixilla,

 azaldutzeko laiņ?

 

 Mundu lotu onengandik

 egan egin nai dut;

 nere printza maiteari

 berekin eraman nazala

 eskatuko diot biar,

 bere sorbaldean ahaztu ditzadan,

 —ark argitzen duen—

 nere mundu onen kateak

 ematen dizkidan arantzak! ...

 

 


inprimatu