inprimatu
Atzo etzan iñor ioan
Izenburua:
Atzo etzan iñor ioan
Sinadura:
Leon Felipe
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Sabin Muniategi)
Egilea(k):
Muniategi, Sabin
Felipe, León

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1968 I-II Bakardade
Orrialdea:
100-101

Atzo etzan iñor ioan

 

Leon Felipe

euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin

 

               I

 Atzo etzan iñor ioan,

 gaur iñor ez doa,

 biar ere iñor ezta ioango

 Iaungoikorantza,

 ni noan

 bide berdiñetik.

 Eguzkiak gizon bakoitzarentzako

 gorderik dauka argizpi berri bat

 ta, iñok zapaldu gabeko bide bat,

 Iaungoikoa.

 

               II

 Desegin zazu bertso ori.

 Kendu bere parpailla, eresi,

 bere neurri ta bukaera,

 ta, bere gogaia ere bai.

 Itzak galbaitu ondo

 ta, oraindik zerbait gelditzen ba'zaio,

 orixe izango da

 olerki.

 

               III

 OLERKARITZA.

 Ituntasun sakon ta arimaren gurari,

 noiz emango zera danoiri... danoiri,

 bakalseme ta beartsueri

 danoiri,

 neurri ta itzik gabe!

 

               IV

 Olerkari,

 ez zure biotzetik,

 ez zure gogamenetik,

 ez Bulka'en labe Iainkorretik,

 ez dira atera ez, zure egoak.

 Gizon guztien artean landu zituzten

 ta, gizon guztien artean zure saiets

 ezurretan sartu zituzten.

 Eskurik apalenak ere

 ameskizunen bat

 untzatu dizu...

 maitezko idazkortz bat saietsean.

 

               V

 Ezaitez norezean ibilli

 ta, arki zazu zeure bidea.

 Ortikan!

 Etorriko da bai aize gogorren bat,

 neure lekura eramango nauana.

 

 


inprimatu