Kredo
Migel Anjel Asturias
euskaratzailea: Igotz
Siņisten dot Askatasuna, Amerika'ren Ama,
Itxaso gezak lurrean sortu ebazana,
eta Bolibar, aren seme, Gure jauna
Benezuela'n jaioa, espaiņarren agintepean
gorriak ikusia, gogor artu ta esetsia,
Txinborazo gaiņean ildakotzat joa,
Kolonbia'ren otsez barriro biztu izan zana,
bere eskuakaz Betikoa ikutu
ta jainkoaren alboan geldi-azorik dagoana.
Ez gu epaitu, Bolibar, azken-egun aurretik,
erriagaz bat datozan gizonen alkartasunean
siņisten dogu-ta; erriak bakar-bakarrik
askatzen ditu gizonak; gerra eriotzaraiņo,
eta parkapenik bage, jauntxo guztieri.
Siņisten dogu giz-urenen biztea
eta betiko bizitza, Askatzaille,
Zu langoak ezpaitira ilten
begiak itxi ta ernai geratu baiņo!