inprimatu
Irakaslea
Izenburua:
Irakaslea
Sinadura:
Piku
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Piku

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1968 I-II Bakardade
Orrialdea:
28

Irakaslea

 

Piku

 

 Zure begiak erori ziran sakon ta urdin

         nere biotzaren milla

         leizetan, illun mozkorti.

         Ezin ikusi zuk ez zendula nire bearrik,

         nere biotzak bere bidea arkitu baizik.

         Zu eta ni, irakasle, zu eta ni,

         nere aurzaroko aingeru eder

         ta sorgin itxusi.

         Zu aingeru ta ni sorgin,

         irakasle maitetsu ta pin.

 

 Sugar sakona etorri ziņan nere erraiak garbitzen.

 Aize ariņa udaberrian osto zaarrak kentzen.

         Zu aingeru ta ni sorgin,

         irakasle maitetsu ta pin.

 Zenbat aldiz bota ninduzun nere biotzaren bide

 estutik: ta lutaro ta goibel, begiak jetxi, urrundu

 ziņan bide zarretik.

         Zu aingeru ta ni sorgin,

         irakasle maitetsu ta pin.

 Nere biotza laster joaten dan ibai dirudi,

 mendiko latsak emate ez ba dio ur garbirik.

         Zu lats garbia ta ni ibai sorgin,

         irakasle maitetsu ta pin.

 Nere biotz illunean ez da ordundik izarrik:

 beste zeruak billa naietan, denak iges egiņik.

         Zu izar argia ta ni izar sorgin,

         irakasle maitetsu ta pin.

 

         Zure argiaz intzatu, izar,

         Aitor zarraren semeak, eurrez.

         Goiko Jaunagan bizi gaitezen

         Lege Zaarra gogoan gordez.

 

         Zu aingeru ta ni sorgin,

         irakasle maitetsu ta pin.

 

 


inprimatu