Mugarrian zegon larrosaren simbolismua
Errandonea
Emen nire jaiotz lur ezean,
Prantzi duela erri-auzoko,
arri ta larrosa bana dago,
bide baten erdiko aldean...
Arria mugarriari muinka,
inguratuz otsolarra dauka.
Azitzen eta xuspertzen ba-doa...
Miresten dute, panpoxa baita.
Beazunaren mikatza darama
zenbait urtez soiñean atxikia.
Muskiltzen zaion lore bakoitza
atzerritar da bere aizparena...
Biotz, larrosa! Etsai biok
ilgo direnean, ingurubil
batean darizun lurruna bil,
usaindu dezaizun Jainkoak.
Egurats urdiñezkoan zauden
Jauna! Unkituz bein batean,
Aberritxo bat zenigun eman.
Muga ta gorrototik azke zen...
Eta ni, begiak itun, begira
nengoen mugaren luzeari...;
zik-zak egiñez, oker-makurka
lerratuz doan sugea dirudi.
Ala, asi nintzen gogoematen,
gizonak suminkor dagoenean
lokarriak nola dituen austen.
Bereala bururatu zitzaidan:
«Mundu au Maitasunetik dator.
«Ark zigorka darabil, eroskor.
«Maitasunak itz: alaba aunat...
«Zergatik naun lekutu zokorat?
Gizonak arrandiaren menean,
zeñen eroki pentsatzen duan!
Pidatzen da bere ahalean...
Baleki... zeñen ustela duan!
Barruko mintzo batek dasaida,
negarti, arnas-motz, aldarrika
«Al du utziko aizpa izatetik
datorrenak larrosa berdiñetik?
Arrian zegoen idatzirik
Lore gaxoak!! Lore gaxoak!!!
Laterri-muga! Jaunaren legeak
ausiz, oker abil, oben dagik...»