inprimatu
Dena joana
Izenburua:
Dena joana
Sinadura:
Rafael Maya
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Juan Ignazio Goikoetxea Gaztelu)
Egilea(k):
Maya, Rafael
Goikoetxea, Juan Inazio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1967 III-IV Geldi ta itsu
Orrialdea:
85

Dena joana

 

Rafael Maya

euskaratzailea: Gaztelu

 

 Dena joana, aidean dijoan

 txori baten itzal laburra bezela.

 Joan zan betirauna tanga batean,

 t'oroitzapen ixilkariak etzaitu aipatzen.

 

 Biotza bakarrik dago zinkurinez

 ta bere sufrimenduz da arritzen:

 gau illun, aize ta oņaztura,

 eta orbel-zerria bidean!

 

 Orratik ere, atzo arte, bizitza ziņan,

 lenaren argi, etorkizun-sendobide,

 animaren lema ta zauri-lotura.

 

 Gaur gogora zaitut, maiteder aldegiņa,

 oe gogorrean, udaldi-gau bateko

 amets gozoa gogora oi dan bezela.

 

 


inprimatu