inprimatu
Onoimen
Izenburua:
Onoimen
Sinadura:
Sabin Muniategi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Muniategi, Sabin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1967 III-IV Geldi ta itsu
Orrialdea:
50-55

Onoimen

 

Ereņope

 

 ALDI eta, bide ioanak gogoratuz

 bizi-elduaro umaotuz gainbera,

 ille txuriakin, oarkizun itunez...

 O, ene maite! Oroitzen al'zera

 gaurik argitsuenaren izarratuz,

 nola, ai! gure naia egundu zan

 egun-senti bigun eskuratienez?

 

 Oņak aidean, bizitzaren egarriz

 beatzakin ikutuz zeru ederrean,

 erlebide eztikari, gogo ariņez...

 eskukada, ale aundienetakoa zan,

 ametsak loran, goiz-gora, eguerdiz...

 bideratzerik alai, argienean,

 biotzari pausoz-pauso egaraziz!

 

 Odol-irakin, iturritza gartsuz

 bide ikusgarri, ibilgarria zan

 bere apaindura, eskeintza betez,

 gastetasun-giroz egoak arrotuz

 ta, aizearekin aizeak, goi barean

 alako, goxotasun bat aurkituz

 begirik begirako zeruratzean.

 

 Betikotasun-iraun-aleak eioz,

 unea... deika zetorren bai, bidetuz

 negar-oņazeak, oztopotxoak gainduz,

 dana ioanez dama, gero etortekoz,

 zeru-lurretan ta, urteak igaroz

 eundaka eunkiak, unerik unera

 ernemindu zuten azi ta, gogoz.

 

 Oroitzen al'zera oroitu lenez...

 gazte-deadar alai, gure zorionez?

 Bizia zan bai, geureka bizi-eskez

 —malkoak iruntsi, ametsak eralgiz—

 begiak ederbidetuz gau-egunez,

 bizia zan bai, eskuartean laztanka,

 iturriņo garden, emai garbienez.

 

 ALDIA garaituz ta, bere sorbaldaz

 bizia zan begietan gora, betikoz...

 belar, intz-zerukari ta garotzaz,

 zelai-iturriz, txoriakin zugaitzez,

 bizia kalez-kale ta, mendi gaņez,

 oinkada ariņetan bata-besteka

 lenaren oiartzun ta, etorbidez.

 

 ITXAROPEN-arloak gaurgero landuz,

 etorki zai..., —geure egunaren billa—

 itzak lermin, biotz ateak irikiz

 eskuka, lerden, intziri goigarriz

 muinik muin... itzak baiteka zetozten,

 begitasun bikain, aize gozatsuz,

 muņo goi goienetaraņo iritziz!

 

 Eguzkiak eta Illargiak bultzatuz

 dana, maitezko bidearen pozera,

 giartsu, geuretuz zetorren eguna,

 argi-lorez eta, eskutik eskura

 ikara berrietan aizea alaituz,

 gaņezka zetorren ta, irrintzika

 emai sakon, ur garbiaren doņura.

 

 Abots eztikari, ur biziena zan

 mendibide, zelai, biotz egaletan...

 karraxika gure muin ta, odolean

 deika, goi bearrez, ernai, zabal,

 barne-txustarretaraņo emaitua,

 noiz argiratuko loretza betean,

 IZEN maitagarri zeru biurtua!

 

 Deika zetorren bai, dardara emez,

 gure lur, gure biotz odol ezean;

 deika zetorren itxaso ta, aizez

 ametsak metatuz gure aldamenean,

 deika, berarizko indar, eskuartez

 begietan goi, eskeintza ixillean

 illun-auste, biderik ederrenez!

 

 Bidearen erdi-une, arratsaldera,

 giroa zan biotzaldi, eguzkibidez...

 —lizar sendoak bezela azal guriz—

 gorati zetorren bizia, bultzaka

 gogo urduri, aizemin ariņez,

 emai gartsu, gurena zan iturriz,

 etorkizunezko eguneratzez.

 

 Eta, egun orren pozera, nabarmen,

 eskuratuz zetozten urre-bitxiz...

 gure amets, gure itzaropenakin,

 gogai eme elkartietan ausnartu

 eta, lurrin gozo, usai gelgarriz

 biotz-eskuzko arimatasunetan,

 begien sakonera geuretu giņan.

 

 Ze biozbide ederrak amets-txortaz

 eta, ze ariņak gure egakadak,

 bizitzan gora, biziari agurka,

 pozkario xamur, ikutu goxoenaz!

 Ze bidetasun, elkar berriketak

 gure egonaldi, gure ibillietan

 gogozko izar, izenik gurenaz!

 

 T'emakume izate iazekoaren

 soinkera garbi eta, goitasunez...

 Iainkoak bakarrik eman lezaken

 biderik zindo, egun pozkorrenez,

 otoitzez edertua azaldu ziņan,

 zugatz-orriak aizearekin bezela,

 arima guztiarekin itzegiņez!

 

 O! Argia zan bai, nereratu zana

 —izpi alai, iturriņo zerukari,

 egunaren irripar legunena—

 eskuz-esku, bere deitura maitez

 gogo-muiņetaraņo barneratuz,

 arriak ere, ixillezko egonean

 ain begiko eta, berea zutena!

 

 Bideratze alai! Biotzez egatuak,

 goibeakin iabetu giņan bai, pozez,

 lillura ezti, betikoz uztartuak...

 nun, nola, zer, noiz..., geuretza betean,

 pausorik pausora, ekintza ederrez,

 ur arinkaria bezela ibilmin,

 gogozko urbide, itxasoratzez!

 

 Ta, egun orren bidez, gaiņik-gain,

 ze eguzki-illargiak geuretu ziran,

 eskurik eskurako zeruratzez!

 Ze, ale bizigarriak sortu ziran

 gorputz-arimaz, lillura betean

 elkarbide gurenak aizeminduz,

 ainbeste asmo berri, eskuratzez!!

 

 Ta, bide nola arindu, bidetu zan

 geroaren doņu, egal zerukariz,

 nola, alde batetik ta bestera,

 itxaropenez iantzi, edertu zan

 alde guztietan bizi-aupadaka,

 naretasun garbi, maitezko zoriz

 ta, lorekuntzarik betegarrienean!

 

 ARGIA bigun ta, aizea bigunago...

 Egun-irabazte zerutarretan,

 gurekin bat Izadia esnatu zan,

 gurekin mendi, zelai, iturriak...

 gurekin itxaso, bizidun... dana.

 Ezetasun ta, maite-ariz iosiak

 eztei-aupada, eskontza garbietan.

 

 Eta, gurari gurena baieztuz,

 biotz-arimaz zantzoka, elkarrez

 ta, bidea leunduz unetik unera,

 poz-ikara, amesbide loretsuenez...

 Ai! Udaberririk Udaberrienean

 bata-bestea laguntzara beartuz,

 geuretu giņan, Egun baikorrenez!

 

 Neke, oņaze, arazoak leporatuz...

 bai, bata-bestezko uneak ziran,

 ta, bata-besteka biotzak argituz

 bata-besteari eutsi ta, lagunduz...

 egunbide ibilgarriak ziran bai,

 alai-aldi eta, estutasunetan,

 ore goigarriz bizia ianarituz.

 

 Eta, geure gatz, ogi arduratsuz,

 egunoroko lor, irabaziakin...

 biotzak erein ta, ametsak iorratuz,

 bata-bestezko artu-emantxoakin

 egunak berritu eta, laztanduz

 geureka goaz bai, oinbide narean,

 amets-orbelpean burua makurtuz.

 

 Geureka goaz elduarozko bidez,

 amaika bizi-aldi sor-berrituz,

 amaika gogai, eder-une egunduz;

 aurrera goaz geure goiz-arratsez,

 geure pozaldi ta, geure naigabez,

 bata-bestezko asmo ta iokera,

 pausorik pausorako betiratzez.

 

 Aurrera goaz bideari iarraituz

 elkar-uztarriaren irauntasunez,

 aurrera goaz egungiro bakoitzez,

 bidezko argi, emai, bere gogoz

 ta, bere ale gorri ta, bere lastoz

 biziaren malladi ta, goiberatan

 amaikatxo itxaropen lauskituz!

 

 Ta, egunoroko ibilli, ioatez,

 bidetasun goigarri, nekezetan,

 egunoroko emai, geroratzez

 argimin, egitasuntxo urduriz...

 geure zori, izatearen egalez

 aurrera goaz bai, bide-bazterretan

 zerbait kutun ta gurea zana utziz!

 

 Emanez-emanez goaz bai, geurez

 bein eta berriz lenera itzuliz...

 gure mendi, zelai, itxas-ertzez

 alako itzalpe, izkutu gozo,

 alako egun eta, alako bide...

 alako lagun eta, alako etxe

 gure amets-eskuartera ekarriz.

 

 Ai, biotz! Oroitzen al'zera lenez?

 —Gaur ille txuri, neguratze otzez...

 amets ill, ioanak dira... Orain emen,

 gure seme-alabatan berpiztuak,

 goramin datoztenak, zorion bearrez

 bizialdi berrirantza bideratuak,

 egun eskuragarri baten pozez!

 

 Bai, ezti-usaia erleka susmatuz,

 gazteak dira bizia daramatenak,

 aize iaio-berri ta, amets ernean...

 gazteak dira aurrera datoztenak,

 zeru garbiko lore ingumatuz,

 gazteak dira bai, indar-indarrean

 bigarko eguntza argiaren iabeak!

 

 Gazteak dira bai, geroaren oņarri

 begi argi ta, soņeko azal garbiz,

 Udaberri-lorez iantzi diranak;

 gazteak dira bai, lorketa pozgarriz,

 gure belaun makal, gorputz erori

 gure emaitza emanaren emanak...

 orbel ondorengo oztotza berri!

 

 Zantzo alai eta, oņots goikariz

 gazteak dira bai, mendu pozgarriz

 gure egun beratien eutsigarri;

 gure bidetasun ta, gure esku,

 gazteak dira gure biziaren bizi,

 gure gatz, ore ta, odol berritu

 amaika amesetaren iturri!

 

 


inprimatu