inprimatu
"Zatoz" esan eustan
Izenburua:
"Zatoz" esan eustan
Sinadura:
Bitoriano Gandiaga
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gandiaga, Bitoriano

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1967 III-IV Geldi ta itsu
Orrialdea:
7

«Zatoz» esan eustan

 

B. Gandiaga

 

 Amak «zatoz», esan eustan,

 eta ni, etorri.

 

 Aldiak «zoaz», agindu,

 eta ni, abiau.

 

 Arrezkero bidera,

 ta, arrezkero, bidean.

 

 Jadanik sarkaldea

 gorri ta baltz dago.

 

 Gaba-egin nai neuke.

 Noiz ete dot entzungo

 

 —noizbait atsartzeko—,

 noiz urrengo txistada

 

 —gaba-egin nai neuke—,

 zure deia, Jainko?

 

 


inprimatu