inprimatu
Horati'ren odak
Izenburua:
Horati'ren odak
Sinadura:
Horazio
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago
Horazio Flako, Kintio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1967 I-II Itzartze
Orrialdea:
103-107

Horati'ren odak

(III'garren sailla)

 

Horati

euskaratzailea: A. Onaindia

 

VIII. Niekena'ri

 

 GAIA:Orati'k dei dagio Mekena'ri sabel-jai, oturuntza edo jan-edate batera.

 Baiña zergaitik, ain zuzen, epaillaren lenengoan? Erroma'ko andre ezkonduak

 egun ortan ospatu ot zituten «Matronalia» deitu jaiak, senit-ezkontzaen jagole

 zan June Lukine'ren omenez. Orati, ostera, ezkongai dugu. Baiña egun ori

 Orati'rentzat guztiz oroigarria da, egun orretan da bete-betean, Sabina'ko bere

 landetxean aurkitzen zala, zugaitz astun bat jausi ta doi-doi eriotzatik iges

 egin zueneko urte-urrena. «Nik beti jaituko dut egun au ardao zar onenakin»,

 diño berak. Eta bere babesle aundi Mekena'ri dei dagio jan-edan ortara.

 Jaurerria pakean dago; datzitarrak, medutarrak, kantauritarrak, eskitarrak

 menderaturik daude. Ta olako atsedenaldi gozo bat bear du Mekena'k.

 

                         Martiis caelebs quid agam Calendis...

 

               Arriturik diozu, ni ezkongai izanik,

               Zer ari naizen gertuz epail-lenengoan:

               Zer diran lore oiek, kee-ontzi beteok

                       Ta zoi gaiñeko ikatzok:

 

           5  Zuk diozu bi izkeran maixu zeran orrek.

               Nik, bada, zugaitz baten danbaz illik ia,

               Jan edan atsegiñak eta aker zuria

                       Bak'i eskrin nizkion.

 

               Urteak, itzulika, dakardan jai onek

         10  Tul kontsula zanetik keera egiñiko

               Txongil-zurari taputz pikez igurtzia

                       Dio jauz-eraziko.

 

               Ar itzazu, Mekena, eun untzi laguna

               Osasunez dalako, ta luze goizarte

         15  Arei jagolak : begoz emendik urruti

                       Iskanbilla ta asarre.

               Laga itzazu Uriko gizarte atazak.

               Galdua da datzitar Kotison'en saldoa;

               Medutarra, beretzat gaizkor, iskillu itsez

         20          Barru-egatuz doa,

 

               Otsein dugu Espaiña-mugako etsai zar

               Katez berandu lot genun Kantauritarra;

               Eskitarrak be, ustai lasa, zelai-unak

                       Nolaz utzi dabiltza.

 

         25  Aiztu erriagazko kezkak apur batez,

               Etxeko, bai, utzazu axol geiegia;

               Ar zazu poz-pozikan oraiñak emana,

                       Utziz kezka gorria.

 

 Oarrak.—3. Acerra darabil Orati'k, au da, intzentsu kutxatilla. 4. Gure

 ikazkiñak zoi edo belar ezez nasturiko lurzatiz estali oi ditute beren

 txondorrak; erromatarrak ere, antza, onako lur-zotalez antolatzen zituzten

 beren opari-maiak.— 5. Mekena oso jakituna zan bai lateñean bai griegoan.— 8.

 Bak'i beti ere aker bat eskeintzen zitzaion; onen ortz edentsuak, ba, kalte

 aundia egin oi dute mastietan, mats-aienak eta txerdenak janaz. Zuria izan oi

 zan ortzi-indarrei eskeiñitako oparigaien kolorea; oparigai beltzak ziran,

 berriz, su-lezako jainkoeri eskeiñia.— 10. Erromarrak kontsularen izenez

 marratzen zuten beren ardaoaren urtea; oitura zanez, ardao zarrezko txongillak

 pikez igurtzitako kortxoz estaldu ta sueteko ketan jartzen zituten.— 17. Mekena

 ordun Erroma'ko ta Itali osoko jaurlaria zan.— 18. Kotison, datzitarren

 erregea, erromatarren etsai aundi, M. Kraso'k azpiratu zun, K. aurreko

 29'garren urtean.— 19. Medutarrak, beren artean guda gordiñean zebiltzan, jo ta

 eratsi, Fraate ta Tiridate zirala-ta batez ere.— 22. Kantauritarrak, ots,

 Bizkai'tik Asturias bitartekoak, Agripa'k uztarperatu zitun.— 23.—Eskitarrak,

 burruka-zelaia uzterakoan beren ustaiak lasatu oi zituzten.

 

IX. Orati ta Lide

 

 GAIA:Lide'k, lendik ere Telep'gatik Orali utzi zunak, maitale berria egin du,

 Turi'ko Kalais. Orati'k, bere aldetik, maite du Kloe. Baiña Lide'k eta Orati'k,

 naiz-ta elkarregandik bereiztuak, ba-dute beren barruan len-maitasunaren galda.

 Agi danez, onezkoak egin zituzten azkenean. Eta maite-su berotze onek sortu zun

 alkar-izketa txukun au, izkuntza guztietara ainbat bider itzulia. Abesteko

 egiña dala dirudi, Gure bertsolariak jardun oi dutenez, aldizka ari dira emen

 Lide ta Orati.

 

 Donec gratus eram tibi...

 

 Orati'k:

               Eder nintzaizun artean

               Ta beste gazte jaio kutunago batek

               Sama txuria ez erstean,

               Persarren errege lain nintzan ni zoritsu.

 

 Lide'k:

           5  Beste norbaitek zu geigo

               Erre ta Lide Kloe'n urrengo etzala,

               Ni, Lide, izen aundikua,

               Erromar Ilia aifia nintzan aotua.

 

 Orati'k

               Orain Kloe'k dit agintzen,

         10  Kantutan ikasia ta kitara jole;

               Alai ilgo ni uragatik,

               Neska bizitzekotan, adua sorezle.

 

 Lide'k:

               Elkar-sutan txigortzen nau

               Ni Kalais'ek, Turi'ko Ornitu'n semeak;

         15  Bi aldiz ilko nintzake,

               Aurra bizitzekotan, utzirik aduak.

 

 Orati'k:

               Ta zer, lengo sura itzuliz,

               Oilduak berriz borontz-uztarpean bildu?

               Kloe gorrizka ezetsiz,

         20  Lide'ri eiñ ezkero atea zabaldu?

 

 Lide'k:

               Kalais izar lez da eder,

               Ta zu azal-tortoxa bezela flux-aiztrin,

               Ta Adria latza lez sumin;

               Baiña zukin nai dut bizi, il.

 

 Oarrak.—14. Turi, Lukania'ko uri bat zan.— 21. Izarrak oso eder baitziran

 erromatarren iritziz, maiz erabilli oi zuten idurikizun ori, edertasunari indar

 geiago emateko batez ere.— 23. Adria edo Adriatiku itxmoa, ekaitzetan ugari,

 guztiz asarrekor omen zan lenago.

 

X. Lixe'ri

 

 GAIA:Olerki-mueta atsegingarria. Gerkarrak «Paraclausithyron» deitu oi zieten

 onako poesi-tankerai, eta itxitako ate baten aurrean kantatzen ziran kantuak

 ditugu. Obidi'k dioskunez, auxe izan zan olerkiaren len-agerpena. Erderazko

 serenata bezela dugu, ta gureartean ere ba-zan olako oiturarik; toberak,

 esaterako, gabaz kalean, kanta ta soiñu, egiten ziran jaiak genitun; askoren

 artean sarri, ta bakarrik ere bai. Orati'k emen, nunbait, gerkarren antzeko oda

 bat ondu nai izan zun, eta baliteke berak Like'ri abestu izatea.

 

                         Extremum Tanain si biberes, Lyce...

 

               Naiz Tanais mugan, Lide, senar gaiztoakin

               Zuk edan bear izan, kupi zaitez nitaz

               Alare, zure ate latz aurrean, emengo

                       Aizetan nagon ontaz.

 

           5  Ate-otsa aditzen ez al duzu, ta aizez

               Zure etxe polit biran nola zugaztiak

               Oiu dagin? Ta nola ditun Jobe'k, aize uts,

                       Izoztzen elur jausiak?

 

               Ken Venus'ek eder ez dun arrokeria,

         10  Gibel biur eztaizun zori ardatza.

               Penelope etzindun sor aita tirrendarrak,

                       Senargaien axanpa.

               Oi, emaitzak, eskeak, maitaleen isdura

               Ubelkarak, pieriar anitz oe-aide

         15  Ditun zure senarrak mendu ezta ere,

                       Zaite eskaleen erruki;

 

               Etzakit izan gaizto, zakil arte aiña;

               Libi-sugeak baiño zaite samurrago.

               Eztut, ez, zure ate ta ortzi-eurien

         20          Joa beti jasango.

 

 Oarrak.—1. Tanais au gaurko Don dugu, Errusi'ko ibai aundia; Ivan zingiran asi

 ta berein kilometru arat-onat ibilli ostean, Azof itxasoan usten ditu bere ur

 zirimoltsuak.— 11. Like tirrendar zan, ots, etruskarra. Eta tirrendar

 emaztekiak, soiñez eder ba'ziran ere, oituraz ez omen ziran aipagarri.

 Plauto'ren komedi Cistellaria'n, bertako antzez-notin batek, Lampadisko'k,

 Melenida'ri au egozten dio: «Toskana'ko emakumeak bezela, etzera zeure gorputz

 ederraren zarramarraz ezkon-saria biltzen beartua izango».— 14. Pieris, Be-

 Makedoni'ko eskualde zarra, egoalderuntz Olinpu duela. Orfeu ementxe jaio zan,

 antza danez. Bederatzi musak era ementxe zeukaten berei eskeiñitako mendi

 donea.— 18. Libi edo Mauritani'n, ba, suge asarrekor zitalak egon oi ziran.

 

 


inprimatu