inprimatu
Agate deunaren kantak
Izenburua:
Agate deunaren kantak
Sinadura:
X.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
X.

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1967 I-II Itzartze
Orrialdea:
44-46

Agate deunaren kantak

 

X.

 

 Lagun maiteok, ba-dakizue

 noiz dogun Agate deuna:

 lege zarreko ekandu danez

 kantuz gatoz zuekana.

 Zeruetara begiak jaso,

 laguntza eskatuteko,

 deun Agate'ri zer jazo yakon

 zueri guk azaltzeko.

 

 Sizili biran aginpidea

 Kintzian gaiztoak eukan,

 ta Agate deuna —ain zan ederra!—

 bere emaztetzat nai eban.

 Agate'k, baiña, ezetz esautson,

 naiz-ta nagusi gaizto izan.

 Arek lenengo zauri garratzak

 ortixik izan zituan.

 

 Soldadu batek itantu eutson

 ia nai eban aldatu;

 Agate onak erantzun eban:

 «Jesus nai dot nik maitatu;

 obeagorik izango danik

 sekula ez dot pentsatu;

 beste maiterik mundu onetan

 biotzak ez daust asmatu».

 

 Kintzian erri-nausi okerrak

 epai latza dau emoten:

 plazan iltera eroateko,

 ez ba'zan ezer aldatzen.

 Agate onak erantzun eban

 «Ez naz bapere bildurtzen;

 zuen lurrezko guzur-iduriz

 ez naz ni bape biguntzen».

 

 Soldadu bati agindu eutson

 plazan ondo zigortzeko;

 orreik guztiok egin ondoren,

 kartzela baten sartzeko.

 Olan zigorka eutsen astindu

 goi ta be gorputza oso,

 zarta ta zarta ez eben areik

 agertu erruki asko.

 

 Jentil gaiztoak amorru biziz

 agindu eban bertatik

 bularrak ari ebagiteko

 kutxilloz ondo-ondotik.

 Gorputz guztia gorritu yakon

 odolez bular-zauritik,

 ta arrizko diran biotzak bere

 egingo leuke negarrik!

 

 Negargarrizko samin aregaz

 dana odolez beterik,

 ezin zeitean iñor be bizi

 izan ez ba'leu grazirik;

 baiña laguntza ez eban palta

 Jaungoikoaren aldetik,

 Berak emoutsan zerutar doia

 miña eroateko pozik.

 

 Jesus'i deiez egoan gartsu

 il-agiñeko orduan,

 orain baketsu gozatzen barriz

 aingeruekin zeruan.

 Negar, samiñ ta gaiztakeria

 daukaguz naiko munduan:

 eroapenez artu daiguzan

 martiriaren moduan.

 

 Entzule danok geugaz batera

 eskiñi daigun otoitza,

 asarre ta ikus-eziñ bagarik

 osotu daigun bizitza;

 orrela bizi izan ezkero,

 geurea dogu goi-aintza.

 Auxe guztioi opa gurarik

 dozue gura biotza.

 

 


inprimatu