Zarauz'ko aintzin ikaslei
Olabeaga'tar Iņaki
Zuen txartela atzo artuta,
emen nauzute aurrian,
nere esker ona agertu naian,
gure Euskera maitian.
Aspalditik ezautzen dezute,
zer daramaten barruan,
txikitatikan neri entzun da,
egi utsa agirian:
Kristau ta Euskaldun izateko,
zuen bizitza guztian.
Alegiņak egin genituen,
Salletar Anai guztiak,
bai lengo zarrak eta gazteak,
eta oraingo maixuak.
Zuen buruak ondo argitu,
kemenez bete biotzak;
griņa okerrak zuzendu eta
erakutsi on bideak.
Aurrera beti bide oietan
aintziņeko ikasleak.
Danen aurrian aitortu bear,
zer zeraten zarauztarrak,
Euskal-erri orok jakin dezan,
zer neurriz zeraten onak.
Urte auetan ager zerate,
esker oneko jatorrak.
Ostopo danak oinperatuta,
lanari estu lotuak,
gizon leialak, biotz aundiko
ta guztiz esku zabalak.