inprimatu
Gau-jolasa
Izenburua:
Gau-jolasa
Sinadura:
Santi Onaindia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Onaindia, Santiago

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1967 I-II Itzartze
Orrialdea:
23

Gau-jolasa

 

Igotz

 

 Gauaren zapipean gozo neskatilla,

 leio ertzean dago begi-ameslari,

 maitez daukala goian illargi zurbilla.

 

 Ames-jolas dagie biak, oso ixillik;

 itzik bage itz dagie, arek oni soka;

 biotz-miñaren leuna alkarri esanik.

 

 Zer diñotsen alkarri, ixil, txutxu-mutxuz,

 iñok ba al daki? Bira orain, bira gero

 dabil neskatxa, izpi-soka gain dantzatuz.

 

 Pozak arrotu dautsa osoan bularra,

 illargia bait-dauka oiñetan etzuna

 izara zuria lez zabal ta ederra.

 

 Jolas dagi neskatxak, jolaslari ixilla,

 gora ta beera, ziba iduri zelaian,

 gora ta beera, ames-dantzari bipilla.

 

 Eta unearen ertzez-ertz zorrotza!

 batean dira alkartu illargi ta neska.

 Oi, zelako ots gozoa arein ezpan otsa!

 

 Arte-txara ostean itzalia dozu

 illargiaren mosu maitati zurbilla;

 itun neskatxa ontan, bakarrik da lotu.

 

 Min-etsiaren mende dau idoro, ats urrik,

 urrengo goiz-argiak; muzin, jolas bage,

 begi biak ezo ta burua makurrik.

 

 Arrezkeroz, iñok ez daki zer jazo zan;

 baiña neskatx mindua ixillik, gauero,

 leio ertzean jarri oi yatzu zelatan.

 

 


inprimatu