inprimatu
Alako berbarots
Izenburua:
Alako berbarots
Sinadura:
Bitoriano Gandiaga
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gandiaga, Bitoriano

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1967 I-II Itzartze
Orrialdea:
16-18

Alako berbarots

 

B. Gandiaga

 

 Ta alako berbarots alako orrizkoan

 —emakume lirain beltz jantzi taldea

 bailitz—, ta igikera ain alakoz ta izkuntza

 ain ese ta zetaz gozatu orretan,

 Ģinsiņisģ-piņuek zer ete diņoe?

 

 Ta, aidera begiak t'erretxin-usaiņez

 gozoro ordituak, baso ain eze ta

 ezoko itzal-pean, adi ta adi arren,

 bedar eta idaek ez dakie ezer be;

 ainbeste bidean, ixilla billatuz,

 igonak bai dira piņuek ain gora,

 ain beti aideko sabaia billatuz.

 

 Ta ida ta bedarrek gura leukee jakin

 piņu ain yaioek goen aratz artan

 zer ete dakarren esames ain luze

 ta aizez betetakoz, zer ainbeste ziņu,

 buru-gurka ta ainbat igikera alakoz.

 

 Ta, artean, betiko jakin-nai luzea

 geiago zuzpertuz, ona nun zearka

 datorren, noizik bein, aidez beera, altutik,

 norbaiti igesia, buruko-orratz antza

 daukan urkulutxu polit eta arin bat.

 

 Malko dizditsu bat dario bateon

 bateri noizik bein, ta ida ta bedarrek

 malko ta urkulutxu aidera atzemanik,

 aidean zintzilik aintxe euki daroez,

 aiekin zer egin ez dakitelakoz.

 

 Ta, artean, piņuek alako susmur-ots

 alako orrizkoan, ba-dirudi autu

 txit jakingarriak darabiltzen zera.

 Nork aditu eurei?

                 Ta, diarduela,

 noizik bein, buruak zertxobait makurtuz,

 ba-dirudi zaiel illunak —bearrik

 ez arren—, artean apur bat atondu

 daroezala be; ta ida ta bedarrek

 begiratzen deutse, t'ezer ulertzen ez

 t'ez dakie ezer be zergaitik atondu

 ete daroezan zaiel ain egoki

 ta ain atsegin aiek.

                 Ez dakie ezer be.

 Ta ainbat buru-gurka ta ainbat zabu ta ainbat

 berba agiņik-gabe ta aizez zertutako

 entzun ta jarraitu ondoren, oraindik

 ez dakie ezer be.

                 Ta ainbeste bidean

 ixilla billatuz igonak bai dira

 piņuok ain gora, bedar eta idaek

 ezer be ez dakie zer ari diran, ez

 zer ete diņoen ainbeste emekeriz,

 berba agiņik-gabe ta aizez zertutakoz.

 

 Ta ida ta bedarrek, baso ain eze ta

 ezoko itzal-pean, piņu ain liraiņen

 buruko-orratz antza dauken urkulutxu

 ta aien malko aiek zintzilik artuta,

 adi ta adi dagoz, begiak aidera

 t'erretxin-usaiņez gozoro ordituak

 aien aututik noiz ezer adituko.

 

 


inprimatu