inprimatu
Lazkoz'i, agur!
Izenburua:
Lazkoz'i, agur!
Sinadura:
Nikolas Altzola
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Alzola, Nikolas

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1966 III-IV Dolorezko izarrak
Orrialdea:
31-32

Lazkoz'i, agur!

 

Oxinondo'ko Txoria

 

 Beti izan ziņan ona

 neretzat.

 

 Geldia ni beti erantzuteko

 zuretzat.

 

 Txori zuriek zirudien

 zuk bialtzen zenduzan

 eskutitzak.

 Beti alaiak,

 euskal-poztasunez beteak.

 

 Eta ganera,

 erregalutzat,

 napar-izkuntzan, olerkiak.

 Olerki labur ariņak,

 politak,

 izpiritu ta bizitzaz beteak.

 

 Etzegon zure txori-zurietan

 arantzarik.

 Zure bizitzan, eztakit.

 Itxaropena bazeunkan, eta...

 zelan ez ba biotz-zabal izan ez zu danokin?

 

 Gabonetarako etorri zan

 nere eskuetara

 zure azkenengo txori-zuria.

 Guadarramako mendi-gangartzak edurretan:

 Lazkoz'en agurra etorren egan.

 Baiņa ordurako bere arimea Zeruan egoan.

 

 Baztan'go abade euskal-olerkari ona,

 Lazkoz adiskide maitea:

 laister arte, eta agur!

 Zuk erakutsitako

 bide ona,

 jarraituko ote dogu, beti eta gaur?

 

 


inprimatu