inprimatu
Imanoletxu
Izenburua:
Imanoletxu
Sinadura:
Eusebio Erkiaga
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Erkiaga, Eusebio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1966 III-IV Dolorezko izarrak
Orrialdea:
29

Imanoletxu

 

E. Erkiaga

 

 Imanoletxuk

 ba dau txakur bat

 goiz ta arratsalde

 txau, txau, mau.

 Nik bere laster

 dodala izango

 esan deust aitak

 barrez gaur.

 

 Imanoleren

 txakurrak daki

 erbitokiak

 aurkitzen,

 erbi aundia

 arrapauko dau

 ta jango dogu

 bazkaiten.

 

 Imanoleren

 txakur zuriak

 zapatak ditu

 oiñetan,

 mendirik-mendi

 joango gara

 erbien billa

 domekan.

 

 Imanoletxuk

 nebatxua dau

 mutil polita,

 Iñaki;

 neskatotxuak

 ari begira,

 eta Iñakitxuk

 ez daki.

 

 Imanoletxu

 gure laguna

 neska pinpirin

 jatorra,

 gure jolasen

 azkortzaillea

 Imanoleren

 txakurra.

 

 Imanoleren

 txakurrak, orra,

 txakur azkarren

 sena dau;

 goiz ta arratsalde

 ara ta ona

 gure inguruan

 txau, txau, txau!

 

 


inprimatu