inprimatu
Doiñua esnagarri
Izenburua:
Doiñua esnagarri
Sinadura:
Juan San Martin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
San Martin, Juan

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1966 III-IV Dolorezko izarrak
Orrialdea:
21-22

Doiñu esnagarri

 

Otsalar

 

                                           (Norbert Tauer'i «Ma vlast»en oroiz

                                       eta bere euskeltzaletasunaren eskerkiz.)

 

 Smetana aundia, zer dakarkidak gau ontan?

 «Vltava»k daraman doiñu berezi otsa,

 ain sakonki astintzeko gaur nire biotza.

 Zer arkitzen diat ire doiñu entzungarri ortan?

 

 Bohemia'ko bioliñen doiñua negarti,

 errekaren eten gabeko marmarioak apaindua

 Txeko-erri zintzoaren gogo-nai landua,

 agirian duelarik bere toleskaitasun arrigarri.

 

 Kristalezko eresiok zorrozki zulatuz,

 nire erraietaraiño miñaren-miñez sakonduz;

 gau onen beltzean, beste gau bat sortuz.

 

 Smetana'k edan zuen ur garden ori

 Eslava'ko ibai korronteruntz da ixuri.

 Vltava!: I aiz, i, erri ereduzkoaren iturri.

 

 


inprimatu