inprimatu
Gaixo
Izenburua:
Gaixo
Sinadura:
Olaetxe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olaetxe

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1966 I-II Ikus-miran
Orrialdea:
50-52

Gaixo

 

Olaetxe

 

 Etzunda.

 Bazterrean, be zikiņean,

 gizajoa,

 gaixoa,

 etzunda. Triste ta bakar,

 antxe, irri

 minkotz ura

 ezpaiņetan. Ezin

 lo.

 

 Pobrea. Ezer gaberik,

 manta itxusi, kastatu,

 oe gaiņeko tapaki

 otzen azpian

 eskeko gaixoaren gorputza.

 

 Begiak, gorri-dizdira

 dute barnean.

 Argiak, errukarriak.

 Eta trixteak.

 

 Ez dauka iņor munduan.

 Ta bakarrik,

 gaixo,

 txabola illun aretan,

 ezer gabe, ta

 nun dagoen ere ez dakian

 gizonaren gorputza

 Etzunda.

 

 Egunaren urrezko izpiak

 joan ba-doaz

 urrutiko bideetatik zear.

 Pobrea bere

 bakardadean, utsik eta

 ezer gabe.

 Trixte ta illun.

 

 Bizi, eguzkiaren susmo goxoa

 noiz etorriko;

 bizi, ta gau otzaren

 illun sakona, noiz

 joango.

 

 Sukarrak bere beso

 zimeletan, epel

 artu du. Ta oe zikiņean

 antxe dago

 gaixoa.

 

 Bakarrik.

 Illun.

 Goibel.

 Trixte.

 

 


inprimatu