inprimatu
Errefrau erara
Izenburua:
Errefrau erara
Sinadura:
Juan San Martin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
San Martin, Juan

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1966 I-II Ikus-miran
Orrialdea:
36-37

Errefrau erara

 

Otsalar

 

 Landu gabeko azke izan naiak:

 oiñarri gabeko itxaropenak,

 buru-ariñen ames iraunkaitzak.

 

 Geroko obeari begira,

 zoriona illobira.

 

 Ondo pentsa ta izan lotsa:

 diruak galtzen du biotza.

 

 Gezurraren zantzoak

 galerazi egia;

 pakearen usoak

 galdu zun kabia.

 

 Otsoa arkume ta

 kardoa krabelin ;

 okerreko zeregiña

 lasai egin dedin.

 

 Milla urte igaro ta

 ura bere bidean;

 mundu tristean,

 alkartu eziñik pelean.

 

 Erdi-Arotik legea,

 zigorrezko fedea.

 

 Bi ta bi, lau ez badira,

 ni ez nago emen;

 zentzua itzaliaz

 esan nedin «amen».

 

 


inprimatu